TUlankide MONDRAGON

Osartenek eta PSYAk lankidetza hitzarmena izenpetu dute

2018/02/12

Hitzarmen honen helburua da langileari laguntzeko programak abian jartzea, “erakunde osasungarriak" sortzera bideratuta.
Osartenek eta PSYAk lankidetza hitzarmena izenpetu dute

Hitzarmena sinatu due: Christopher Launay, Psya Espainiako zuzendari nagusiak; eta Jose Luis Lafuente, OSARTENeko zuzendariak.

Osartenek, MONDRAGONen Prebentzio Zerbitzu Mankomunatuak, eta PSYA laneko bizi kalitatean eta arrisku psikosozialen prebentzioan espezializatutako enpresak lankidetza hitzarmen bat izenpetu berri dute. 

Hitzarmen horrek aurreikusten du langileari laguntzeko zerbitzuak eta programak abian jartzea, MONDRAGON Korporazioa osatzen duten enpresentzat.   

Langileari laguntzeko programa horiek onarpen eta ezarpen handia dute Europaren Iparraldeko industri enpresa handietan. Bere helburua da arduradun eta langileei zerbitzuak eskaintzea, ingurune osasungarri eta emankorrak sortu ditzaten.

Era berean, hitzarmenean aurreikusten da mintegiak eta prestakuntza ikastaroak egitea korporazioko lan arriskuen prebentzioaren arduradunentzat, erakundea osasungarria eta arrisku psikosozialik gabekoa izaten laguntzeko.

Testuinguru honetan, datorren apirilaren 26an, Arrasateko GARAIA Berrikuntza Gunean, Gestio psikosozialari buruzko jardunaldi bat egingo da, eta bertan Osartenek eta Psyak dituzten tresnak eta metodologiak aurkeztuko dira, bai eta horien aplikazio kasu arrakastatsuak ere, beraien enpresetan kasu horiek gidatu dituzten pertsonek beraiek aurkeztuta.

OSARTENeko zuzendari Jose Luis Lafuenteren hitzetan, “hitzarmen honek mugarri bat da Enpresetarako ditugun Osasun eta Ongizateko Zerbitzuen garapenean eta finkapenean, gure gaitasunak eta ingurune psikosozialaren kudeaketa iraunkorrean aditua den Psyaren moduko erakunde baten gaitasunekin osatzen baitira

Psya Espainiako zuzendari nagusi Christopher Launayen ustez, “Osartenekin lankidetzan aritzeko hitzarmen honekin, Psyak Euskal Herriko enpresa eta industri ehunean duen presentzia indartzen du eta kooperatiben munduan enplegatuei laguntzeko programak ezartzea du jomuga”.

Psyari buruz:

Psya Asistencia Laneko Bizi Kalitatean eta Arrisku Psikosozialen Prebentzioan espezializatutako enpresa da. 1997an sortu zen eta harrez gero Psya erreferentzia bihurtu da Europan, Frantzian, Espainian eta Italian presentzia edukita. Psyaren helburua da erakundeekin elkarlanean aritzea, enplegatuen ongizatea hobetzeko asmoarekin.

Eguraldia
Osteguna 24 Min: 14
Max: 26
Ostirala 25 Min: 14
Max: 22
Larunbata 26 Min: 14
Max: 24
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak