Irakurriena
- 1. Batzek, Velatiaren aeronautikako osagaien unitatea erosteko aurreakordioa itxi du
- 2. Fagor Ederbatt, Dakarreko historiako lehen kamioi hibridoaren bultzatzaile
- 3. Agur, Jose Antonio Ajuria
- 4. MONDRAGON Foroaren XIII. edizioa, TU Lankideren zenbaki berriko gai nagusia
- 5. ORBIK da sistema eta ekipo industrialen zibersegurtasunean aurrerapenak bilatzen dituen ABEDI proiektuaren buru
- 6. Jesus Goienetxe hil da
Bexen Cardio: bizitzak salbatzen dituzten desfibrilagailuak
Ekainaren 10ean, Donostiako Askatasunaren hiribidean, gizon bat ziplo erori zen lurrera Areitio farmaziaren inguruan. Zorionez, botika hau ‘farmazia kardiobabestuen’ sareko kide da, Gipuzkoan beste 20ren bat ere badiren bezelaxe, eta egoera horren aurrean azkar erantzuteko aukera izan zuten, Bexen Cardiok egindako desfibrilagailu bati esker.
Gizonak buelta eman dio egoerari eta halaxe kontatzen du bere kontrazalean, El Diario Vasco egunkariak.
Gipuzkoako farmaziak: espazio kardiobabestuak
Bexen Cardiok eta Gipuzkoako Farmazialarien Elkarteak sustatutako ekimenaren helburua da bihotz- eta arnasketa-geldialdien aurrean berehalako erantzuna emateko gaitasuna hobetzea, desfibriladoreetarako sarbidea erraztuz eta egoera kritikoetan jarduteko prestatutako profesionalak formatuz.
Ekimenean parte hartzen duten farmaziak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren desfibriladoreen mapan daude sartuta. Hala, iazko azaroan emandako prestakuntzen ondoren, 93 farmazialari eta laguntzaile daude izen-emanda.
Gipuzkoako 22 farmaziak dagoeneko badute Reanibex 100 desfibriladore erdiautomatikoa, Reanibex Alert app-ra konektatuta dagoena. Boluntario eta persona formatuen komunitateari automatikoki ohartarazteko aukera ematen duen tresna da App hori. Desfibriladorea erabiliz gero, trebatutako pertsonek jakinarazpen bat jasotzen dute mugikorrean, azkar joan eta biktimari lagundu ahal izateko.