Bexen Medical protagonista izango da Re-Think Industry-ren bosgarren edizioan

Lehiakortasuna, talentua eta berrikuntza izango dira nagusi urriaren 21ean Donostian egingo de Re-Think Industryren bosgarren edizioan. Gipuzkoako ETE industrialentzako erreferentziazko topagunea da, bost urte hauetan Gipuzkoako industriak dituen erronkei eta horiei modu eraginkorrean heltzeko bideei buruzko hausnarketa bateraturako gune gisa finkatu dena.
Card image cap
2026/10/01

Industriaren etorkizunari buruz hausnartzeko, esperientziak partekatzeko eta egungo erronka handiei erantzuten ari diren enpresetatik, bertatik bertara, ikasteko jardunaldi bat, etengabe eraldatzen ari den ingurune batean aurrera egiten eta gure lehiakortasuna indartzen jarraitzeko.

Edizio honetan, jardunaldia lehentasunezko hiru ardatzen inguruan egituratzen da: enpresen lehiakortasuna indartzea, talentua kudeatzea eta erakartzea, eta berrikuntza aurrerapenerako palanka gisa txertatzea. Hiru gai horiek, elkarren artean lotuta, sektorearen hurrengo urteetako bilakaera baldintzatuko dute.

Konektatzeko, inspiratzeko eta ikaskuntzak trukatzeko gune bat, beren esperientzia partekatuko duten enpresen, adituen eta Gipuzkoako ekosistema industrialeko funtsezko eragileen eskutik.

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako ekitaldia da eta aurtengoan, Bexen Medicalek parte hartuko du, talentua erakartzeko eta kudeatzeko esperientzia partekatuko duten enpresek egingo duten mahai inguruan.

Ekipo elektro-medikoak