Guldmannen ziurtagiria lortu du Gerodanek pazienteak mobilizatzeko sistemak instalatzeko eta mantentzeko

MONDRAGON Healtheko kooperatibak bere gaitasun teknikoa indartu du prestakuntza praktikoa burutu eta fabrikatzaile daniarraren sabaiko garabien soluzioen zerbitzu integralerako ziurtagiri ofiziala lortu ondoren.
Card image cap
2025/06/19

Gerodanek Guldmannen ziurtagiri ofiziala jaso du, sabaiko garabien bidez pazienteak segurtasunez mobilizatzeko sistemen instalazioa, salmenta osteko zerbitzua eta mantentze-lanen ikuskapena egiteko. Aitorpen hori kooperatibako talde teknikoak berriki Guldmannen Aarhuseko (Danimarka) instalazioetan burutu duen prestakuntza praktikoaren emaitza da, eta sistema espezializatu horietan kalitate handiko zerbitzua eskaintzeko duen gaitasuna bermatzen du.

Juan Larrañaga: "Urrats honek merkatuari are balio handiagoa ematea eta kalitatearekin dugun konpromisoa indartzea ahalbidetzen digu"

Aurrez aurreko ikastaroari esker, Gerodaneko taldeak ezagutzak eta trebetasunak eskuratu ditu sabaiko errail-sistema sinpleak, kurbatuak eta H formakoak logeletan instalatzeko, horman eta sabaian finkatzeko eta egonkortzeko sistemekin osatuak. Gainera, altxatze-sistema horien urteko mantentze-lanetan eta ikuskapenean sakondu dute, hori guztia EN ISO 10535 arauaren arabera. Prestakuntzaren barruan sartu dira garabien hardwarea eta softwarea eguneratzea, muntatzea, karga-probak, azterketak, desmuntatzea eta konpontzea.

“Oso atsegina izan da Guldmannek bere jardueran eta bere instalazioen segurtasunean duen eskakizun-maila egiaztatzea. Urrats honek merkatuari are balio handiagoa ematea eta kalitatearekin dugun konpromisoa indartzea ahalbidetzen digu”, adierazi du Juan Larrañaga Gerodaneko zuzendari nagusiak. Ziurtagiriari esker, kooperativa pazienteak modu seguruan mobilizatzeko proiektuetarako bazkide kualifikatua bihurtu da, eta konponbide integralak eta seguruak eskaintzeko gaitasuna du.

Eskaintza soziosanitarioa zabaltzen duen akordio estrategikoa
Gerodanen ziurtagiria urte hasieran Guldmannekin sinatutako akordio estrategikoaren eskutik dator. Guldmannek 45 urte baino gehiagoko esperientzia du mugikortasun urriko pertsonak mobilizatzeko irtenbideetan. Aliantza horri esker, kooperatibak sabaiko eta lurzoruko garabiak, arnesak eta laguntza-lana optimizatzen duten eta segurtasuna eta zaintzaren kalitatea hobetzen duten beste sistema batzuk banatzen eta instalatzen ditu Espainian.

Gaitasun horrekin eta Guldmannen babesarekin, Gerodanek eta MONDRAGON Healthek sektore soziosanitarioari irtenbide berritzaileak, seguruak eta eraginkorrak eskaintzeko asmoan aurrera egiten dute, pertsonen ongizatearekin eta egoitzetako, eguneko zentroetako eta ospitaleetako lan-inguruneen hobekuntzarekin duten konpromisoa indartuz.

Zaharrei egokitutako altzariak