Irakurriena
- 1. Berrikuntza eta Teknologiako Bilkura egin du aurten ere MONDRAGONek
- 2. MONDRAGON Hospitality Summit: sektore soziosanitarioa hizpide
- 3. Nerea Aranguren: “Konfidantza sortu, nor garen egiaz kontatu eta gazteei egitasmo humanistak eskaini behar dizkiegu”
- 4. Aliantza estrategikoa egin du Fagor Ederlan Groupek Duoli Automotive Technology txinatarrarekin
- 5. AMETS Power Electronics sortu dute MONDRAGONek eta Artechek potentzia-elektronika sustatzeko
- 6. Coprecik bere identitate korporatiboa berritu du
“Kooperatibismoak enpresen arazo bertsuei, soluzio desberdinak ematen dizkie, pertsona erdigunean jartzen duelako”
Solasean hasi bezain laster galdetu diote Txema Gutierrezek eta Begoña Dorronsorok, zein den MONDRAGONen bereizgarria. “Kooperatiba izateak ez du esan nahi enpresen ohiko zailtasunak ez dauzkagunik… baina erantzunak dira desberdinak. Pertsonen lana dago erdigunean, ez kapitala. Eta laguntzen hasita, pertsonen lana gorde nahi da. Negozio moduan zailtasunak berdinak dira, baina zailtasunen aurrean erantzun desberdinak ditugu”, esan du Mugerzak.
Ereduaz jarraitu dute hizketan, gizarteak eraldatzeko daukan gaitasunaz. Leire Mugerzak gizarte berdinzaleak eratzeko kooperatibismoak duen indarra azpimarratu du: “Eredua oso ona da, pertsonok hobetuko edo okertuko dugu. Baina ona da, etorkizunean eta kolektiboan pentsatzen duelako. Gure irabaziak kooperatiban gelditzen dira: asko kooperatiba indartzeko, beste batzuk gizarteratu egiten ditugu eta bazkideen artean banatu, gizarte berdinzaleagoak lortzeko ezinbesteko baita. Ikusi besterik ez dago GINI indizea Gipuzkoan %23koa dela, munduko berdinzalenetakoa. Hor MONDRAGONek zerikusi handia du. Gaurko jasangarritasuna berdintasunaren eskutik doa”.
MONDRAGONen apustua berrikuntzan eta hezkuntzan
Ikerlanen adibidea jarri du Mugerzak: “Orain zentro teknologikoez hitz egiten da, eta leihotik ikusten dugun Ikerlanek 50 urte bete ditu dagoeneko. Aspaldiko apustua da beraz, MONDRAGONentzat. Berrikuntza ezinbesteko delako, mundura egokitzeko. Lana behar dugu, erdigunean hori daukagu jarrita, eta hori berrikuntzaren eta heziketaren bidez lortzen da.
Mugerza, ardura eta lidertza
“Ohore bat da, arduraz bizi dudan ohorea MONDRAGONen Batzorde Iraunkorraren presidente izatea. Ezagutza sektoretik nator, Banaketan ere egin dut lan eta zorteko naiz nire garapen profesionalean ingurune berdinzale batean egoteagatik. Hori eman dit MONDRAGONek, pertsonari begiratu izan zaiola beti. Eta nire ardura da nire errealitate hau erakustea, ez baita gizonen mundua soilik”.
Onda Vasca, zentro korporatiboan
08:30etan hasi eta 13:00 bitarte, Onda Vasca bere goizeko magazinea ari da egiten MONDRAGONen egoitzatik gaur. Entzun zuzenean, hemen.