Irakurriena
- 1. Berrikuntza eta Teknologiako Bilkura egin du aurten ere MONDRAGONek
- 2. MONDRAGON Hospitality Summit: sektore soziosanitarioa hizpide
- 3. Nerea Aranguren: “Konfidantza sortu, nor garen egiaz kontatu eta gazteei egitasmo humanistak eskaini behar dizkiegu”
- 4. Aliantza estrategikoa egin du Fagor Ederlan Groupek Duoli Automotive Technology txinatarrarekin
- 5. AMETS Power Electronics sortu dute MONDRAGONek eta Artechek potentzia-elektronika sustatzeko
- 6. Coprecik bere identitate korporatiboa berritu du
MONDRAGONen egin zuen Onda Vascak kooperatibagintzari buruzko goiz osoko irratsaioa

Noticias Taldeko irratiak aste monografikoa eskeini dio kooperatibismoari bere programazioan, eta Jose Maria Arizmendiarrietak inspiratutako mugimenduaren gune neuralgikoa ahots garrantzitsuen topagune izan zen. Jardunaldia goizeko 8:30tan hasi zen Leire Mugerza, MONDRAGONeko Kongresuko presidenteari egindako elkarrizketarekin.
Euskal kooperatibagintzaren oraina eta etorkizuna
10:00etan kooperatibismoaren eredua aztertu zuten mahai inguruan, eta Jokin Diaz Arsuaga Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko Gizarte Ekonomiako zuzendariak eman zion hasiera. Txema Gutierrez kazetariak moderatuta, Aitziber Mugarrak, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Pribatuko Saileko katedradun eta Ikasketa Kooperatiboen Institutuko (IEC) kideak; Marta Carazok, Eroskiko Kudeaketa Sozialeko arduradunak; Aritz Otxandianok, Fagor Taldearen Jasangarritasun eta Komunikazio arduradunak eta Jon Altunak, Mondragon Unibertsitatearen Errektoreorde akademikoak hartu zuten parte.
Aitziber Mugarra (Deustuko Unibertsitatea) eta Jon Altuna (Mondragon Unibertsitatea).
Lehen sektoreko euskal kooperatibak
Lehen solasaldi honen amaieran, beste mahai inguru bat egin zen, kasu honetan lehen sektoreko euskal kooperatiben jarduerari buruzkoa. Begoña Dorronsoro kazetariak gidatuta, Garaiako Aitor de las Heras, Gure Lurreko Jon Rodrigo, Garlaneko Maria Alcantara eta Baserria KM0-ko Patxi Aldasoro bildu zituen.
Berrikuntza eta talentua erakartzea
Hirugarren blokean, ikerketak eta berrikuntzak kooperatiben lehiakortasunean duten protagonismo estrategikoaz hitz egin zuen Ion Etxeberriak, Ikerlan zentro teknologikoko zuzendari nagusiak. Kooperatiben izaera berritzailea, erdigunean dagoen gaia, bikain uztartzen dena talentua erakartzeko beharrarekin, kooperatiben abangoardiako proiektuak garatzeko ezinbesteko baita. Maite Legarrak, talentua erakartzeko MONDRAGONeko taldearen kideak, MONDRAGONek talentua erakartzeko eta fidelizatzeko bere estrategiaren oinarri diren gakoetako batzuk azaldu zituen.
Aritz Otxandiano (Fagor Taldea) eta Marta Carazo (Eroski) gaurko saioan.
3.600 kooperatiba
Euskal kooperatibismoak 3.600 enpresa baino gehiago ditu erregistratuta 2024ko martxora arte, eta erakunde horiek enplegu egonkorra ematen diete 60.000 langileri baino gehiagori, 12.000 milioi euro baino gehiago fakturatuta.
Onda Vascako arduradunen hitzetan, “gure ekonomiarentzat enpresa-eredu sendo, arrakastatsu eta mundu-mailako erreferentzia batean oinarritzen den sare estrategikoa da kooperatibagintza. Jarduera horrek gure garapen ekonomiko eta sozialari laguntzen dio, enplegua eta aberastasuna sortuz, eta demokrazia eta elkartasuna bezalako balioak sustatuz”.