Adinekoentzako eta menpekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuak eta produktuak.

Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak

Osasun eta ongizatean espezialistak.

Zaharrei egokitutako altzariak

Zaharrei zuzendutako gizarte eta osasun zerbitzuen kudeaketa integrala

Irtenbide profesionalak.

Lan arriskuen prebentziorako zerbitzu komuna

Ekipo elektro-medikoak

Aldi baterako medikuntza materialen fabrikazioa

Manuel Sánchez Lagarejo, MONDRAGON Healtheko presidente berria

Bexen Medicaleko zuzendari nagusiak gidatuko du MONDRAGONeko osasun eta soziosanitario arloko aliantza, bederatzi kooperatibak osatzen dutena. Guztira, 165,4 milioi euroko fakturazio bateratura eta 1.702 langilera iritsi dira 2024an kooperatiba horiek guztiak, eta teknologia, ezagutza eta konpromiso soziala uztartzen dituzten berrikuntza-proiektuekin hartu dute 2025 urtea.
Card image cap
2025/06/02

MONDRAGON Healthek, osasun arloan eta arlo soziosanitarioan espezializatutako MONDRAGON Korporazioko bederatzi kooperatiba biltzen dituen aliantzak, Manuel Sánchez Lagarejo, Bexen Medicaleko egungo zuzendari nagusia, izendatu du presidente berri gisa. Izendapen horrekin, aliantzak indartu egiten du nazioarteko ikuspegia, sektorearen ezagutza sakona eta berrikuntza- eta lankidetza-balioekin bat datorren ibilbidearen aldeko apustua.

Sanchez Lagarejo duela bederatzi urte batu zen Bexen Medicaleko lantaldera, eta 2021etik dihardu zuzendari nagusi gisa. Ibilbide sendoa egin du osasunaren eta nazioarteko merkataritza-kudeaketaren arloan. Txina eta Errusia bezalako merkatu estrategikoetan lan egin du aurretik, eta merkataritza arloko proiektuen buru izan da. Haren zuzendaritzapean, Bexen Medical erreferente gisa finkatu da osasun-produktu antzuen fabrikazioan eta lagin biologikoak eta sendagai termolabilak kontserbatzeko soluzioetan.

Harekin batera, Klaudia Luquita GSRko presidentea izendatu dute MONDRAGON Healtheko presidenteorde. Luquitak ia bi hamarkadako esperientzia du kudeaketa soziosanitarioan eta desgaitasun, osasun mentaleko, adinekoen arretarako eta eguneko zentroen zuzendaritzan.

Izendapen horiekin, aliantzak indartu egiten du bere proiektua, bere proposamenaren zeharkako izaera areagotzen baitu, ikuspegi industriala eta biohealth ikuspegia, bai eta soziosanitarioa integratuz.

Mhealth_Manuel Saìnchez-Lagarejo eta Klaudia Luquita.jpeg

165 milioi eurotik gorako fakturazioa eta 1.700 lanpostu 2024an
MONDRAGON Health-ek Korporazioaren osasun arloko kooperatibak biltzen ditu (Bexen Cardio, Bexen Medical, Bihar Homecare, Erreka, Fagor Healthcare, Gerodan, GSR, LKS Next eta Osarten), eta apustu estrategiko korporatiboetako bat da, osasunaren eta sektore soziosanitarioaren arloan guztien gaitasunak eta aukerak batu eta zabaltzeko. Elkarren arteko lankidetzaren bidez balio erantsia sortzeko asmoa duen aliantza bat da, material eta osagai sanitarioen fabrikaziotik hasi eta zentro espezializatuetan edo etxean pertsonen zaintza, bioteknologia edo lan-osasunera iristeraino.

2024an, aliantzako kooperatibek 165,4 milioi euroko fakturazio bateratua lortu zuten, eta 2025erako %4ko hazkundea aurreikusten da. Enpleguari dagokionez, MONDRAGON Healthek 1.702 langilerekin amaitu zuen urtea, eta ekitaldi honetan ere hazkundearen bidean jarraitzea aurreikusten da.

Izendapen hau une garrantzitsuan heldu da MONDRAGON Healthentzat, berrikuntza teknologikoaren, elkarren arteko lankidetzaren eta zerbitzuen dibertsifikazioaren bidez sektorean duen posizioa indartzen jarraitzen baitu. Hori guztia, pertsonen ongizatea hobetzeko zientzia, zerbitzuak eta teknologia konektatzeko helburuarekin.

Berrikuntzari esker osasuna eraldatz en duten proiektuak
MONDRAGON Healtheko kooperatibek berrikuntzan oinarritutako ibilbide-orri batekin aurre egiten diote 2025ari, sektorearen erronkei erantzuteko gaitasuna sendotuz eta teknologia, ezagutza eta konpromiso soziala uztartzen dituzten proiektuekin.

Hala, Erreka Medicalek aurrera egin du medikuntzako eta diagnostikoko gailuetan erreferentziazko fabrikatzaile gisa duen posizionamenduan, eta mikrofluidikan eta sentsore elektrokimikoetan oinarritutako diagnostikorako gailu berri bat sortu du. Bexen Cardio, bestalde, monitore-desfibriladore konektatu eta ziberseguru baten garapenaren aitzindari da, ospitale- eta larrialdi-inguruneetara egokitua. Horrek tratamenduak pertsonalizatzea eta pazientearen etengabeko monitorizazioa mantentzea ahalbidetuko du.

Osasun-arloan ere, Bexen Medicalek, Bioservices negozio-unitatearen bitartez, erabilera bakarreko biorreaktoreak fabrikatzeko Euskadiko lehen instalazioa irekiko du 2025ean. LKS Nextek, berriz, hainbat proiektu bultzatzen ditu, hala nola osasunaren eta gizarte-zerbitzuen artean partekatutako datu-espazioak sortzea, kudeaketa publikorako analisi-plataformak eta Etxez etxeko Laguntza Zerbitzurako sistema digitalak.

Zaintza farmakologikoaren esparruan, Fagor Healthcarek CircuTrack merkaturatu du, etxez etxeko medikazio banaketa sistema, atxikidura terapeutikoa hobetzeko eta botikak hartzerakoan akatsak saihesteko. Gerodanek bere katalogo soziosanitarioa zabaldu du prestazio handiko garabiekin, Guldmann daniar enpresarekin sinatutako aliantza bati esker.

GSR ‘zaintza- eta laguntza-ekosistemak’ bultzatzen ari da, profil anitzeko zentroen aldeko apustua eginez, administrazio publikoekin eta tokiko komunitateekin batera, arreta pertsonalizatutik abiatuta integrazio komunitarioa sustatzen duten arreta- ereduak eskainiz. Osartenek digitalizazioaren, analitika aurreratuaren eta aliantza berrien aldeko apustua egin du, zentro teknologikoekin eta unibertsitateekin batera lan- osasunean konponbideak garatzeko. Azkenik, Bihar Homecarek bere eredu komunitarioa indartu du, zerbitzuak denbora errealean egokitzen dituen tresna digital baten bidez eta prestakuntzaren eta laguntzaren bidez zaintzaren duintasuna sustatzen du.

Adinekoentzako eta menpekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuak eta produktuak.

Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak

Osasun eta ongizatean espezialistak.

Zaharrei egokitutako altzariak

Zaharrei zuzendutako gizarte eta osasun zerbitzuen kudeaketa integrala

Irtenbide profesionalak.

Lan arriskuen prebentziorako zerbitzu komuna

Ekipo elektro-medikoak

Aldi baterako medikuntza materialen fabrikazioa