LKS Nextek sistema kuantikoen aldeko apustua indartuko du adimen artifizialean eta teknologia kuantikoetan erreferente den Aitor Morenorekin

Profesional hau izango da aholkularitza taldearen oinarrietako bat 2025-2028 plan estrategikoan aurreikusitako Bikaintasun Teknologikoko Zentro berria abian jartzeko.
Card image cap
Aitor Moreno. Iturria: El Diario Vasco.
2025/07/03

LKS Nextek Aitor Moreno Fernández de Leceta sartu du bere lantaldean, gorabidean diren teknologien arloan erreferentziazko profesionala. Adimen artifizialean doktorea, Aitorrek 15 urte baino gehiagoz gidatu ditu goi mailako proiektuak adimen artifizial sinbolikoan, machine learningean, konputazio kuantiko aplikatuan eta datuen zientzian, besteak beste. Modu aktiboan parte hartu du I+G+Bko ekimenetan, bai Europan eta baita Estatuan ere, eta Espainiako ekosistema teknologikoko profil ospetsuenetako bat da.

Aitor Morenok gidatuko ditu, besteak beste, zibersegurtasuna, adimen artifiziala eta komunikazioak esparruetan teknologia kuantikoekin zerikusia duen lantaldea eta proiektuak. Proiektu teknologikoki erreferenteetan inplikatutako taldeei ere lagunduko die, hala nola, datuen espazioari, adimen artifizial sortzaileari, softwarearen segurtasunari, datuaren gobernuari, zibersegurtasunari eta abangoardiako beste teknologia batzuei dagozkien proiektuetan.

Hainbat teknologia disruptibotan erreferente den profesional talde bat eratzea LKS Nextek Estatuan erreferentziazko aholkularitza teknologikoko taldea izateko duen estrategiaren parte da. Bide horretan, industria eta administrazio publikoen sektoreetan garatu ditu proiekturik esanguratsuenak.

“Badakigu talentua inbertitu eta babestu behar dugula, eta talentua pertsonak dira. Aitor Morenoren etorrera beste urrats bat da etorkizuna aurreikusteko eta gure bezeroei soluzio teknologiko aurreratuak emateko dugun konpromisoan. Sortzen ari diren teknologietan duen esperientziak eta lidergo teknikorako duen gaitasunak berrikuntzaren inpaktu erreal eta iraunkorrera bideratuta dagoen taldea osatu eta indartuko du”, adierazi du Elena Zarraga LKS Nexteko zuzendari nagusiak.

Irtenbide profesionalak.