BGAEentzako fiskalitate berria. Nola eragingo dio zure pentsioari?

LagunAro, EPSVk modu positiboan baloratu du zerga erreforma, batez ere errenta moduan kobratzeari dagokionez, kooperatibismoak bultzatutako gizarte aurreikuspen osagarriaren eredua indartzen baitu. Ezagutu itzazu erreforma berriaren xehetasunak TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian argitaratutako erreportaje honetan.
Card image cap
2025/07/01

Apirilean eta maiatzean, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetako Batzar Nagusiek foru arau berriak onartu zituzten, Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen (BGAE) Araubide Fiskalean aldaketa esanguratsuak egiteko, LagunAroren kasuan bezala.

Aldaketa horiek 2026ko urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean, eta ekarpen fasean zein prestazioen kobrantza fasean izango dute eragina.

Muga fiskalak ekarpenei
Gaur egun, eta 2025eko abenduaren 31ra arte, esparru fiskalak aukera ematen die mutualistei errentaren gaineko zergaren (PFEZ) zerga oinarria murrizteko, urtean gehienez 12.000 euroraino, 8.000 euroraino konbinatuz enpresa kontribuzioengatik eta 5.000 euroraino ekarpen indibidualengatik. 

2026tik aurrera, 8.000 eta 5.000 euroko muga partzial horiek mantendu egingo dira, oraindik doitu gabe dauden egokitzapen batzuekin; hala ere, urteko 12.000 euroko muga bateratua 10.000 eurora murriztuko da. 

Murrizketa horrek bereziki eragingo die jardunean dauden mutualistei, kooperatibak egiten duen ekarpena ekarpen indibidual gehigarriekin osatzen baitute, hala nola Arogestión Ahorro-Jubilacion, Enpleguko BGAE edo finantza erakundeek merkaturatutako edozein BGAEri, fiskalki kengarria den maximora iristeko marjina txikiagoa izango dutelako.

Errenta gisa kobratzeko pizgarriak
Prestazioen kobrantzari dagokionez, une honetan, errenta edo kapital moduan jasoz gero, lanaren etekin gisa ordaintzen da zerga PFEZn, baina kapital gisako erreskateak %40ko zerga salbuespena du, baldin eta baldintza batzuk betetzen badira. 

Bestalde, prestazioa errenta gisa kobratzen bada (LagunAro, BGAEren pentsioen kasuan bezala), orain arte ekitaldi bakoitzean kobratutako zenbateko osoa ordainduko da, inolako salbuespenik gabe, kapital moduan kobratuz gero gerta daitekeen bezala. 

Hala ere, errenta bidezko kobrantzaren tratamendua (bizi artekoa edo gutxienez hamabost urteko iraupena duena) hobetu egingo da 2026tik aurrera, berriki onartutako berrikuntza fiskalen ondorioz.

Horretarako, hilero jasotako pentsioaren zenbateko osotik bereiztu egingo dira egindako ekarpenei dagokien zatia eta inbertsioen kudeaketatik lortutako errentagarritasunari dagokion zatia. 

Horrela, adibidez, pentsiodun batek LagunAroren 800 euroko hileko pentsioa jasotzen badu, Erakundeak zehaztuko du zenbateko horretatik zenbat eratu den kooperatibak pertsona horren alde jarduneko bizitzan egindako ekarpenei esker, eta zenbat dagokion LagunArok kuota horien guztien inbertsiotik historikoki lortu duen errentagarritasun finantzarioari.

Depositphotos_400376788_XL.jpg

100% Bizkaian; 40% Gipuzkoan y Araban
Ekarpenen zatiak lanaren etekin gisa zergak ordaintzen jarraituko du, eta finantza etekinetatik datorren zatia, berriz, zergak ordaintzetik salbuetsita egongo da. Salbuespen hori finantza etekinen %100ekoa izango da errenta aitorpena Bizkaian aurkezten duten pertsonen kasuan, eta prestazioaren %40ra iritsi ahal izango da errenta aitorpena Araban edo Gipuzkoan aurkezten duten pertsonen kasuan. 

Ikus daitekeenez, aldaketa garrantzitsua da, eta argi eta garbi sustatzen du errenta gisa kobratzeko aukera; hori abantaila da LagunAro BGAEko mutualistentzat eta pentsiodunentzat. 

Kapital moduan kobratzeari dagokionez, 2025era arte aplikatzen zen %40ko zerga salbuespena %30era murriztuko da 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta ekarpenek sortutako kapitalari bakarrik aplikatuko zaio. Gainerako zenbatekoak tratamendu fiskal bereiztua jasoko du: ekarpenei dagokien zatiak lanaren errendimendu gisa ordainduko du zerga (oinarri orokorrean), eta finantza errendimenduek, berriz, aurrezkiaren oinarrian. Aldaketa horrek Arogestión Ahorro-Jubilacion, BGAEko partaideei eragiten die, non gehienen aukera kapital moduan kobratzea izan ohi den.

Garrantzitsua da azpimarratzea 2025eko abenduaren 31ra arte metatutako kapitalek egungo zerga araubideari eutsiko diotela eta %40ko salbuespena baliatu ahal izango dutela; bestalde, data horretatik aurrera sortzen diren eskubideei zerga araudi berria ezarriko zaie. 

LagunAro BGAEk modu positiboan baloratzen du zerga erreforma hori, batez ere errenta gisa kobratzeari dagokionez; izan ere, kooperatibismoak bultzatutako gizarte aurreikuspen osagarriaren eredua indartzen du, pentsio sistema publikoetan gertatzen denaren ildotik, pentsiodunari bere fase pasibo osoan lagundu nahi baitio, bizi arteko prestazio bat ordainduz.

Enplegurako Laguntza: hausnarketa estrategikoa
Enplegurako Laguntzaren prestazioa kooperatiben eta LagunAro sistemaren beraren elkartasun, erantzunkidetasun eta intereragiketa balioak adierazten dituen prestazioa da. Horren helburua argia da: jarduera jaisten, berregituratzen edo kooperatibak ixten ari diren pertsonak babestea, bai beste kooperatiba batzuetan birkokatzea erraztuz, bai prestazio ekonomikoen bidez zein egutegi mugikorra edo lan-gabeziagatiko laguntza eskainiz. 

2024aren itxieran, 563 pertsona zeuden egiturazko langabezian, gehienak behin-behinean beste kooperatiba batzuetan kokatuta. Azken urteetako balantzea positiboa bada ere, hausnarketara bultzatzen duten erronka garrantzitsuak antzematen dira. 

Testuinguru horretan, eta 2025-2028 Plan Estrategikoaren ardatz nagusietako bat izanik, LagunArok, MONDRAGONekin lankidetzan, entzuteko prozesu bat irekit behar du eta prestazio hori indartu eta garatzea ahalbidetuko duten hainbat ikuspegi eta proposamen jasoko ditu, betiere lanarekiko eta pertsonekiko konpromiso kooperatiboa lehenetsiz.

LagunAro eta FREMAP: lankidetza berria
2019az geroztik, kontingentzia profesionalen estaldura Langile Autonomoen Araubide Berezian (RETA) sartzeko derrigortasunaren ondorioz, LagunAro, EPSVk modu integralean kudeatu ditu mutualisten kontingentzia profesionalak. 

Urte hauetan, osasun prestazioaren esparruan, hobekuntza eremu jakin batzuk detektatu dira, eta, horregatik, LagunArok lankidetza hitzarmen bat gauzatu du FREMAP mutuarekin, kontingentzia profesionalek bideratutako osasun prozesuak modu integralean kudeatu ahal izateko. Nabarmendu behar da FREMAP esperientzia handiko erakundea dela kontingentzien osasun kudeaketan eta dagoeneko LagunArori atxikitako kooperatiba askotan lan egiten duela, besteen kontura aritzen diren langileei zerbitzua emanez. 

Aldaketa hori 2025eko uztailaren 1ean sartuko da indarrean; beraz, ekainaren 10ean eta 11n bilera informatiboak egin dira kooperatibekin, berrikuntza hori zehatz mehatz azaltzeko.

Kooperatibisten babes soziala