Irakurriena
- 1. TFG-TFM MONDRAGON Sariek talentua saritu dute inoizko parte-hartzerik handienarekin
- 2. MONDRAGONek eta Fagor Electronicak Semi Zabalan inbertitu dute
- 3. Eroskik finantza egitura berrantolatu du, zorra merkeago birfinantzatuz
- 4. MONDRAGON Foroaren XIII. edizioak 400 lagun baino gehiago elkartu ditu Bilbon
- 5. Guido Agostinelli dibulgatzaile argentinarrak MONDRAGON bisitatu eta sareetan arrakasta lortu du milioitik gora ikustaldi lortuta
- 6. Azaroak Arizmendiarrieta ekarriko du gogora
LagunArok webgunea berritu du
“Webgunea kooperatibekin eta gure kolektiboarekin dugun harreman kanal nagusienetako bat da, eta egungo beharretara egokitu behar genuen. Aurreko webguneak urteetan bete zuen bere funtzioa, baina gaur egun erabiltzaileek berehalakotasuna, argitasuna eta erabilerraztasuna nahi dute. Aurrerapauso bat eman nahi genuen esperientzia digitala hobetzeko”, adierazi digute LagunArotik.
Helburu nagusia
Informazioa eta izapideak erraz eta modu intuitiboan eskuratzea erraztea, eta LagunAroren gizarte babeseko sistema ulergarriagoa egitea. Erabilgarritasunean jarri da arreta, mutualistek, pentsiodunek eta onuradunek klik gutxitan bilatzen dutena, eta kooperatibek ingurune digital arinagoa izatea eta beren prozesuetara egokitua egotea. Gainera, webguneak argiago eta errazago transmititzen ditu modeloaren ezaugarriak.
Berrikuntzak
Aldaketa esanguratsuenen artean, nabigazio errazagoa eta intuitiboagoa nabarmentzekoa da, baita ohiko izapideetarako sarbide azkarra ere. Berrien eta edukien atala ere berritu da, argiagoa eta erabilgarriagoa izan dadin. Gainera, LagunArorekin bat egiteko atal berri bat ezarri da, LagunArora talentua erakartzeko berrikuntza garrantzitsua dena.
Helburua informazioa eta izapideak erraz eta modu intuitiboan eskuratzea eta LagunAroren gizarte babesa ulerterrazagoa egitea da.
Esparru bisualean, diseinu moderno, erakargarri eta gailu mugikorretara erabat egokitutako dagoenaren aldeko apustua egin du erakundeak, edozein gailutan esperientzia digital koherentea, erosoa eta eguneratua eskaintzeko.
Birdiseinu hori estrategia zabalago baten parte da. “Hurbiltasunaren eta gardentasunaren aldeko apustua indartzea da. Eskuragarriago egon nahi dugu eta kooperatibei, mutualistei, pentsiodunei eta onuradunei bizitza erraztu nahi diegu”, adierazi dute LagunArotik. Lehen hilabeteetan egokitzapen gehigarri batzuk egingo dira funtzionamendua optimizatzeko, etengabeko hobekuntza prozesu batean. Azken batean, birdiseinu hori “ez da azken puntua, baizik eta gure kolektiboaren esperientzia digitala eboluzionatzen eta hobetzen jarraitzeko abiapuntua”.
LagunArok eskerrak eman nahi dizkie webgunea berritzeko prozesuan parte hartu duten pertsona eta erakunde guztiei, haien ahalegina funtsezkoa izan baita tresna digital honek erakundearen nortasuna eta balioak erabat isla ditzan.