Irakurriena
- 1. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 2. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 3. Bazen behin Behobia Donostian
- 4. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 5. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 6. Eskuratu TERNUA produktu sorta
Felipe VI.ak MONDRAGON bisitatu du, haren eredua eta etorkizuneko erronkak bertatik bertara ezagutzeko
Jardunaldia Otaloran hasi da, MONDRAGONen Zuzendaritza- eta Kooperatiba-garapenerako Zentroan. Bertan, Korporazioko presidente Pello Rodriguezek egin die harrera, erakundeetako eta korporazioko ordezkariekin batera. Topaketan, eredu kooperatiboaren balioa nabarmendu da, lehiakortasuna, berrikuntza, pertsonen parte-hartzea eta lurraldearekiko konpromisoa uztartzen dituen enpresa-formula gisa.
Bisitaldiak Oñatiko Onnera Groupen jarraitu du. Bertan, Felipe VI.ak kooperatibaren lantegi berria bisitatu du, garbitegi profesionaletarako, osasun-sektorerako eta ostalaritzarako soluzio integralak garatzera bideratua. Ibilbidean zehar, ekoizpen-prozesuak, garapen teknologikoak eta industria-gaitasunak ezagutzeko aukera izan du. Nazioartean presentzia du Onnera Groupek, eta Frantzian, Polonian eta Mexikon ere lantegiak ditu. MONDRAGONek berrikuntzaren, industria-espezializazioaren eta balio erantsi handiko fabrikazioaren alde egindako apustuaren adibide argia da kooperatiba. Bisitaldiak, gainera, digitalizazioarekiko duen konpromisoa eta bezeroen lehiakortasuna indartzen laguntzen duten soluzio eraginkorrak garatzeko egiten duen lana erakusteko aukera eman du.
MONDRAGONek eskerrak eman dizkio Felipe VI.ari industriaren etorkizuneko erronka handiei aurre egiteko etengabe eboluzionatzen ari den enpresa-ereduarekiko erakutsitako interesagatik.