Irakurriena
- 1. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 2. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 3. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 4. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 5. Bazen behin Behobia Donostian
- 6. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
MONDRAGONen X. Finantza Foroak 140 lagun bildu ditu Garaia Parke Teknologikoan
Jardunaldiari Pello Rodriguezek eman zion hasiera ofiziala ongi etorria eginez. Jarraian, Patricia Ariasek, enpresa estrategia eta finantzaketan ibilbide luzea duen kontseilari eta aholkulariak, finantza-egitura eraginkorra lortzeko gakoak azaldu zituen, kooperatibekin izandako esperientzia partekatuz.


Goizeko lehen zatiari amaiera emateko, Sara Galinok, Baliabide Korporatiboen saileko arduradunak, "Mondragon Inversiones: Indartu eta Sortu" hitzaldia eskaini zuen, erakundeko Batzorde Kudeatzaileko kideen ikuspuntuak elkarbanatuz.


Kafearen ostean, saioek aurrera jarraitu zuten egungo testuinguru globalari eutsiz. Ricardo Santamariak, Cesceko Herrialde Arriskuen eta Zor Kudeaketaren zuzendariak, munduko ekonomia aztertu zuen geopolitikaren aroan. Ondoren, Juan Merodio Adimen Artifizialeko hizlari adituak "AAren garun digitala duten zuzendariak" gaiari heldu zion, hobeto pentsatu, lehenago erabaki eta gehiago gidatzeko gakoak emanez.

Egitaraua parte-hartzaile guztientzako luntx batekin amaitu zen.