Irakurriena
- 1. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 2. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 3. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 4. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 5. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 6. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
Indarkeria matxistaren kontrako jardunaldia antolatu du Errekak azaroaren 27an
Jardunaldia 17:00etan hasiko da, eta sarrera euskaraz eta gazteleraz egingo du Matz-Errekako lehendakariak. Ondoren, Carmen Giménez-ek hitzaldia eskainiko du gazteleraz, gutxi gorabehera ordu beteko iraupenarekin. Amaieran, lunch-a eskainiko da bertaratutako guztientzat, 18:00etatik 19:00etara.
Ekitaldian parte hartzeko izena ematea derrigorrezkoa da, eta azaroaren 24a izango da azken eguna
Errekak konpromiso irmoa du gizarte bidezkoago eta berdinzaleago baten alde, eta jardunaldi hau horren adibide argia da. Carmen Giménez-en testigantzak indarkeria matxistaren aurkako borrokan kontzientzia pizteko eta elkartasuna sustatzeko balioko du.
Ekitaldian parte hartzeko izena ematea derrigorrezkoa da, eta azaroaren 24a izango da azken eguna. Aforo mugatua da (150 pertsona), eta izen-emateak QR bidez edo esteka honen bidez egin daitezke: