Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
Abenduaren 13an Ura Bere Bidean Kantuzen kontzertura joan nahi?
Ura Bere Bidean kantuz proiektua Donostiara iritsiko da abenduan; hilaren 13an, Illunbera, hain zuzen ere. Fernando Velazquezen zuzendaritzapean, Euskadiko Orkestrako musikariek, Euskal Herriko 25 artista eta taldek eta hainbat abesbatzak bat egingo dute agertoki gainean, kantu ezagunen bertsio sinfonikoak jo eta kantatzeko.
Ipuskoaren milurtekoaren ospakizunaren barruan, artista hauek hartuko dute parte emanaldian: Süne, Eider, Neomak, Amak, Idoia, Maren, Olatz Salvador, Nøgen, Sua (Ane Barrenetxea), Eñaut Elorrieta, Skakeitan (Pello Armendariz), Xabi Solano, En Tol Sarmiento (Iñigo Etxezarreta), Zea Mays (Aiora eta Piti), Gozategi, Betagarri (Iñaki Ortiz de Villalba), Mikel Urdangarin, Leihotikan, Urtz (Xabi Camarero), Sorotan Bele, Su Ta Gar (Aitor Gorosabel eta Xabi Bastida), Doctor Deseo (Francis), Anje Duhalde, Erramun Martikorena eta Urko.
Zozketa AppSorteos aplikazioaren bidez egingo da, eta TU Lankide jarriko da harremanetan irabazlearekin.
Zozketarako izen-ematea itxita dago.
Irabazlea Garbiñe Errasti izan da. Zorionak!
https://app-sorteos.com/w/12J668E
