MONDRAGON Foroaren XIII. edizioak 400 lagun baino gehiago elkartu ditu Bilbon

Iragan ostiralean, MONDRAGON Foroaren XIII. edizioak kooperatibetako errektore-kontseiluetako eta zuzendaritza-taldeetako 400 ordezkari baino gehiago bildu zituen Bilboko Euskalduna Jauregian, Korporazioaren hurrengo laurtekorako ibilbide-orriaren ardatz estrategikoei buruz hausnartzeko.
2025/11/17

Foroaren argazki bilduma

MONDRAGONen Kongresuko presidente Leire Mugerzak inauguratu zuen topaketa, eta kooperatiben etorkizuna definitzen duten zutabe estrategikoen inguruan aritu zen: konpromisoa eta nortasun kooperatiboa, etorkizuna duten negozioak, irekiera eta inpaktu soziala eta interkooperazioa.

IMG_20251114_122501_00_276_PureShot-2.jpg

Mezu gakoak: IA, talentua eta lankidetza globala

Jardunaldia Javier Santisoren (Mundi Venturesen sortzaile eta CEO-a) hitzaldiarekin hasi zen. Honek, egungo teknologia uholdea aztertu zuen eta MONDRAGONi "adimen artifiziala sutsuki bere egiteko" aholkatu zion lehiakortasuna hobetzeko. Saioetan zehar, Kooperatiba Identitatea faktore bereizgarri gisa nabarmendu zen.

Etorkizuna duten negozioen ardatzean, Pello Rodriguezek (MONDRAGONen presidenteak) jarduera berrien bultzada azpimarratu zuen: Korporazioak 126 aukera berri sortu ditu kanpoko 60 enpresarekin

Zigor Ezpeletak (MONDRAGONen Gestio Sozialeko zuzendariak) talentu konprometitua identitatetik banaezina dela azpimarratu zuen: "kooperatiboagoak izateak gure lehiakortasuna hobetzen du".

Etorkizuna duten negozioen ardatzean berriz, Pello Rodriguezek jarduera berrien bultzada azpimarratu zuen: "Korporazioak 126 aukera berri sortu ditu kanpoko 60 enpresarekin". Proiektu zehatzak aurkeztu ziren, hala nola Amets Power Electronics startup berria (Ikerlan eta Arteche Taldearekin sortua) eta Dikar kooperatibak Ternua marka erostea.

Gizarte-inpaktua eta interkooperazio estrategia

Irekiera eta Inpaktu Sozialaren ardatzean Joseph Stiglitz Ekonomiako Nobel saridunaren parte hartzea jaso zen bideo batean. Esperientzia kooperatiboa, mundu hobea eraikitzeko giltzarri gisa baloratu zuen Stiglitzek, "epe luzera pentsatu, eta lankidetzan oinarrituta berritzearen beharra" azpimarratuz. Mugerzak mezu hori osatu zuen, "eredua zabaltzera" animatuz, "gizartean gehiago eragiteko".

Gizartean indartsuago eraginaz, ezberdintasunak gutxitzea bilatzen du MONDRAGONen ereduak eta horretara bideratutako ekintzak burutzen ditu. Haien artean, LABORAL Kutxak bere historian zehar egindako bidea esplikatu zuen Adolfo Plaza presidenteak. Plazak eta Mugerzak, biek ala biek azpimarratu zuten LABORAL Kutxak ildo horri jarraitu nahi eta behar diola. Bestalde, gizarte inpaktuaren esparru honetan, esperientzia bana partekatu zuten Ausolanek (pertsona eta kolektibo zaurgarriei prestakuntza ematen diona) eta Eroskik (Gureak elkartearekin aniztasun funtzionala duten pertsonak lanean murgiltzeko garatutako proiektua).

Azkenik, Interkooperazioaren indarra bistaratu zen "inpaktudun proiektu" eraldatzaileen bidez. Doitasun handiko robotika aurreratuko zentro baten egitasmoa (Danobatgroup-ek bultzatua), silver economy sektoreari lotutakoa (GSR eta Krean-en eskutik) eta "MONDRAGON México" proiektuaren adibide bikainak aurkeztu ziren.

Balorazio positiboa eta 2026ra begirada

Pello Rodriguezek amaiera eman zion Foroari, egungo egoeraren balorazio oso positiboa eginez: "MONDRAGON ondo doa", esan zuen. Gainera, 2026rako 15 proiektuak zehaztu zituen, besteak beste, negozioak garatzeko plataforma berri bat, inpaktudun proiektuei laguntzeko MONDRAGON Inversionesen egokitzapena eta "Txina berriaren" erronkei aurre egiteko plan bat.

Itxierako irriparra eta sormena Ardiluzu ilustratzaileak jarri zituen, eta, eguneko ideiak jaso ondoren, hitz bakarrean laburbildu zuen MONDRAGON: "Kontrakultura" da.