Irakurriena
- 1. M&A operazioak, MONDRAGONen Finantza Foroaren IX. edizioaren ardatz
 - 2. Lasterketa Solidarioaren X. edizioak inoizko parte-hartzerik handiena izan zuen
 - 3. Dikar-ek Ternua erosi du, kooperatibaren hazkundea bultzatzeko eta marka Euskal Herrian errotzen dela bermatzeko
 - 4. Kidek 50. urteurrena ospatu du
 - 5. Kooperatibak eta ekonomia soziala: gertutik eraldatzen
 - 6. Eusko Jaurlaritzak eta Konfekoopek euskal industria-kooperatibismoarekin kontrastatu dute Euskadi 2030 Industria Plana
 
Danobatgroupek Enpresa Berrikuntzaren Saria jaso du lidergo teknologikoan egindako 70 urteengatik
                        Berriz aitortu da Danobatgroup industria taldearen lidergo teknologikoa. Oraingoan, Euskal Enpresa eta Gizartea Fundazioaren eskutik. Atzo, Euskal Enpresaren Gaua egin zen Bilboko Guggenheim Museoan, eta bertan jaso zuen Enpresa Berrikuntzaren saria. Taldeak 70 urtez egindako ibilbidean jasotako beste sari bat izan da.
Danobatgroupek nazioarteko merkatuetan presentzia du, esaterako, Alemanian, Estatu Batuetan, Herbeheretan, Italian eta Txinan, eta ezaugarri duen bikaintasuna eskakizun handiko sektoreetara eramaten du, hala nola aeronautikaren, energiarena, ekipo ondasunen edo trengintzaren sektoreetara. 2024an 344 milioi euroko fakturazio errekorrarekin itxi zuen ekitaldia. Bere sendotasuna eta industriaren erronkei aurrea hartzeko duen gaitasuna islatzen dituen mugarria izan zen.

Danobatgroup taldeko kooperatibetako ordezkariak, Pello Rodriguez MONDRAGONeko presidentearekin.
Sariaren epaimahaiak, Zunibal enpresarekin batera, taldearen ikuspegi berritzailea nabarmendu zuen, bai eta Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzarekin (I+G+b) duen konpromisoa ere, urteko diru sarreren %9 horretara bideratzen baititu. Gaur egun, pertsonen %15, hau da, 1.459 profesional jarduera horretan aritzen dira.
Danobatgroupek nazioarteko merkatuetan presentzia du, esaterako, Alemanian, Estatu Batuetan, Herbeheretan, Italian eta Txinan, eta ezaugarri duen bikaintasuna eskakizun handiko sektoreetara eramaten du, hala nola aeronautikaren, energiarena, ekipo ondasunen edo trengintzaren sektoreetara
“Sari hau jasotzea ohorea da guretzat, eta harrotasunez betetzen gaitu, lehen egunetik berrikuntzaren alde egindako apustu irmoari balioa ematen dio-eta. 30 urte baino gehiagoko denbora tarte honetan saria jaso duten ospe handiko erakundeei begiratu bat ematea besterik ez dago zer den konturatzeko”, adierazi zuen Nerea Aranguren Danobatgroupeko zuzendari nagusiak, saria banatu zenean.
Liderra berrikuntza industrialean
Taldeko enpresek, denen artean, 200 patente baino gehiago eskuratu dituzte haien ibilbideetan, eta 50 patente baino gehiago ustiatzen ari dira gaur egun. Soralucek, 60 urteko ibilbidearekin, sektorea irauli du teknologia batzuekin, hala nola DAS (Dynamic Active Stabiliser) sistemarekin, zeinak 2015ean “International Quality Innovation of the Year” eta “Best of Industry” sariak eskuratu zituen, denbora errealean bibrazioak ezabatu eta ebakitzeko gaitasuna hirukoizteko duen gaitasunagatik. DWS (Dynamic Workpiece Stabilizer) soluzioaren garapena ere nabarmentzen da. Soluzioak 2020an “European Quality Innovation of the Year” saria jaso zuen, eta pieza konplexuen mekanizazioaren egonkortasuna optimizatzen du.
Bestalde, Danobat kooperatibak doitasuneko robot berritzaile bat kaleratu du aurten. Fabrikazio aurreratuko beste aurrerapauso iraultzaile bat da robot hori. Produktu gamak sei ardatzeko robot baten arintasuna eta makina baten egonkortasun eta doitasuna batzen ditu. Emaitzak errendimendu aparta eskaintzen du, eragiketa batzuetan, hala nola zulaketan edo errematxaketan, errepikagarritasuna eta zehaztasuna hirukoiztuta.
Goimeken kasuan, bere ‘egiten jakiteak 'garrantzi handiko misio espazialetarako piezak mekanizatzera eraman du, hala nola Perseverance, Solar Orbiter eta Juice, besteak beste.Taldeko enpresek lortutako mugarri teknologiko ugariez gain, Ideko zentro teknologikoak Danobatgroupen berrikuntza motor gisa duen funtsezko zeregina nabarmendu behar da. Ideko, fabrikazio eta ekoizpen industrialeko teknologietan espezializatutako zentroa, abangoardian dago arlo estrategiko batzuetan, esaterako, doitasunean, digitalizazioan, makina eta prozesuen dinamikan eta kontrolean edo doitasuneko robotikan. Gaitasun horiei esker, Danobatgroupeko enpresek etorkizuneko beharrei aurrea hartu eta sektorea nabarmentzea egiten duten soluzioak eskaini ditzakete.
“Berrikuntzaren aldeko apustua gure DNAren parte da sortu ginenetik, eta Ideko pieza estrategikoa da. Lankidetzako ekosistema aparta sortu dugu, zeinak fabrikazio teknologien abangoardian egotea eta Danobatgroupeko enpresen norabidea markatzen duten puntako soluzioak garatzea ahalbidetzen digun”, nabarmendu zuen Nerea Arangurenek.
Berrikuntzaren aldeko apustuak 2025-2028 Plan Estrategikoaren oinarrietako bat izaten jarraituko du, lau arlo hauek ardatz izanda: Berrikuntza teknologikoa, zerbitizazioa, dibertsifikazioa eta nazioartekotzea. Adimen Artifiziala, jasangarritasuna eta talentua, berriz, zeharkako lerroak dira horretan.
Danobatgroupek eskuratutako beste sari honek Euskadin, non taldea erabat errotuta baitago, enpresa eta teknologia erreferente gisa duen posizioa berresten du. Euskal Enpresa eta Gizartea Fundazioak urtero, Euskal Enpresaren Gauean, emandako sariek euskal industria ehuneko enpresa eta pertsona adierazgarrien lana aitortzen dute, lau kategoriatan: “Euskal Enpresaririk Onena”, “Made in Euskadi”, “Enpresa Berrikuntza” eta “Euskal Makila”.
Euskal enpresa-sare osoari aitortza
Danobatgroupez gain, Euskal Enpresa eta Gizartea Fundazioaren sarien 34. edizioak honako pertsona eta enpresentzat izan ziren: Javier Ormazabal Echevarria, Velatiako presidentea eta CEOa, Euskal Enpresari Onena 2024; Gipuzkoako Ampo kooperatiba Made in Euskadirekin (nazioartekotzea), balio teknologiko handiko balbuletan duen lidergo globalagatik eta ekoizpenaren %95 60 herrialde baino gehiagotara esportatzeagatik; Bayer AG, Euskal Makilarekin, Viralgen SL bioteknologiaren hazkundea eta nazioarteko proiekzioa bultzatzeagatik; eta Zunibal SL (ex aequo), enpresa-berrikuntzarako saria (ex aequo) arrantza jasangarrirako eta itsas monitoretzarako irtenbide teknologikoak garatzeagatik.