Kooperatibetako barne komunikazioa irauliz

Ingeniaritzaren, enpresa zerbitzuen, ikerketaren, prestakuntzaren, software garapenaren eta komunikazioaren arloko erreferentziazko sei kooperatibak indarrak batu dituzte Comunicoop ekimenaren bidez kooperatibetan barne komunikazioa eraldatzeko.
Card image cap
2025/06/26

Etengabe aldatzen ari den enpresa munduan, barne komunikazioa funtsezko zutabea da kohesiorako eta eraginkortasunerako. Kooperatibek, demokrazian, parte-hartzean eta gardentasunean duten ikuspegiarekin, irtenbide egokitu eta eraginkorrak eskatzen dituzten erronka espezifikoei aurre egin behar diete.

Testuinguru horretan, ingeniaritzaren, enpresa zerbitzuen, ikerketaren, prestakuntzaren, software garapenaren eta komunikazioaren arloko erreferentziazko sei kooperatibak –LKS Next, MISE, Isea eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea MONDRAGONen baitan, eta Adur eta Arteman Komunikazioa- indarrak batu dituzte Comunicoop ekimenaren bidez kooperatibetan barne komunikazioa eraldatzeko. Patzuergo bat da, soluzio digitalak eta adimen artifiziala (AA) baliatzen dituen proiektu berritzailea, erakunde kooperatiboetako komunikazioak proposatzen dituen erronka bereizgarriei erantzuteko.

AA komunikazioaren zerbitzura
AA batzeak egitekoak automatizatzea, informazio fluxuak optimizatzea eta komunikazioa pertsona bakoitzaren interesen arabera pertsonalizatzea ahalbidetzen du. Gainera, datuak denbora errealean aztertzeko aukera ematen du, zeintzuk ahalbideratzen duten komunikazio estrategietan etengabeko hobekuntzak bultzatzea eta antolaketa kultura indartzea.

Azterketa prospektiboa
Kooperatibetako barne komunikazioaren egungo egoera ezagutzeko, Comunicoop-ek Estatu mailako Prospekzio Azterketa bat jarri du abian. Helburua da kooperatibei buruzko zuzeneko informazioa biltzea eta hobetzeko arloak hautematea, estrategia eraginkorrak diseinatzeko.

“Barne komunikazioak laguntzen du kooperatibaren balioak eta kultura egunerokoan bizirik mantentzen”

Proiektua sakonago ezagutzeko, TU Lankide aldizkariak Usoa AgirreArteman Komunikazioa- eta Juan Mari Okina –Isea- elkarrizketatu ditu.

Zergatik da hain garrantzitsua barne komunikazioa kooperatibetan?
Barne komunikazioak aukera ematen du langile eta bazkide guztiek erabakiak hartzerakoan informazio egokia izaten eta euren iritzia partekatzen. Horrela, parte-hartze demokratikoa indartzen da, kooperatiben oinarrietako bat. Gainera, barne komunikazioak laguntzen du kide guztiek kooperatibaren bisioa eta helburuak uler ditzaten, bakoitzaren lana taldearen helburu orokorrekin bat eginez. Honek gatazkak hobeto kudeatzen laguntzen du eta kooperatibaren eguneroko funtzionamendua hobetzen du. Finean, barne komunikazio ona tresna estrategiko bat da, konfiantza eta gardentasuna handituz kooperatiba arrakastatsu eta jasangarri bihurtzeko.

Zeintzuk dira barne komunikazioaren erronka nagusiak kooperatibetan?
Erronka handienetako bat da, informazioa zuzendaritzan bakarrik ez geratzea eta langile guztiek aukera izatea euren iritzia emateko. Horretarako, komunikazioa bi norabidekoa eta horizontala izan behar da. Beste erronka bat da langileek profil eta ikuspegi desberdinak dituztela, eta komunikazio-kanalak eta mezuak egokitu egin behar direla denek ulertzeko eta parte hartzeko aukera izan dezaten. Teknologia berriak ere behar bezala erabili behar dira, lana errazteko eta lankidetza bultzatzeko, baina beti pertsonak eta balio kooperatiboak erdigunean jarriz. Azkenik, erronka bat da barne komunikazioaren eraginkortasuna neurtzea, etengabe hobetu ahal izateko.

Zer paper jokatzen du barne komunikazioak kooperatibaren nortasun eta kulturan?
Barne komunikazioak kooperatibaren balioak eta kultura egunerokoan bizirik mantentzen laguntzen du. Informazioa emateaz gain, balio kooperatiboak (elkarlana, elkartasuna, ekitatea...) langileen eguneroko jarreretan islatzen laguntzen du. Komunikazio ona kohesio soziala indartzen duen tresna bat da: langileen arteko harremanak hobetzen ditu eta lan-giro positiboa sortzen du. Horri esker, kooperatibaren nortasuna ez da teoria hutsean gelditzen; langile guztiek partekatzen dute eta eguneroko jardunean aplikatzen duten errealitate bihurtzen da.

Zerbitzu sektorean espezializatutako ikerketa zentroa

Irtenbide profesionalak.

Humanitate eta heziketa zientzien fakultatea