Irakurriena
- 1. AMETS Power Electronics sortu dute MONDRAGONek eta Artechek potentzia-elektronika sustatzeko
- 2. BGAEentzako fiskalitate berria. Nola eragingo dio zure pentsioari?
- 3. LKS Nextek Aitor Moreno batu du taldera, adimen artifizialean eta teknologia kuantikoetan erreferentea
- 4. Joxe Azurmendi hil da, “El hombre Cooperativo” lanaren egilea
- 5. Kooperatibetako barne komunikazioa irauliz
- 6. “Kooperatibismoak enpresen arazo bertsuei, soluzio desberdinak ematen dizkie, pertsona erdigunean jartzen duelako”
Mondragon Unibertsitateak 2020-2021 ikasturtean Bilbon izango duen eskaintza
Aurreikuspenen arabera, datorren urte hasierara arte ez dira estreinatuko AS Fabrik campuseko instalazio berriak Zorrotzaurren.

Mondragon Unibertsitateak, 2020-2021 ikasturtean Bilbon, Zorrotzaurren kokatutako AS-FABRIK eraikinean eskainiko dituen gradu, unibertsitate master eta bestelako ikasketak, iraila eta Gabonak bitartean, Zabalgune Plazan kokatuta dagoen Ensanche Eraikinean eta Uribitarte 6an dagoen Bilbao Berrikuntza Faktorian emango dira.
Gabonetarako, ikasketa hauek, Zorrotzaurren egongo den AS-FABRIK Bilboko campus berrira pasako direla aurreikusten da. Covid-19a izan da atzerapen honen arrazoia.
2020-2021 IKASTURTERAKO ESKAINTZA BILBON
- Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Gradua (LEINN)
- Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Gradua (myGADE)
- Business Data Analytics Gradua (BData)
- Mekatronika Ingeniaritza Gradua
- Humanitate Digital Globalak Gradua (HDG)
- Marketing Digitala Unibertsitate Masterrak
- Erakundeen Nazioartekotzea Unibertsitate Masterra
- Pertsonen Talentuaren Kudeaketa Estrategikoa (MTalent)
- Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterra (LIT)
- Profesionalei bideratutako hainbat ikastaro