Irtenbide profesionalak.
Enpresentzako neurrira egindako soluzioak, zerbitzuak eta produktuak, prestakuntza- eta hizkuntza-lerroan
Irakurriena
- 1. Mondragon Assemblyk ATP erosi du, packaging sektorean hazteko
- 2. Orbik Cybersecurity, Pedro Sanchezekin batera joan da Indiara, AI Impact Summit 2026era
- 3. MONDRAGONen Berdintasun Jardunaldiak aldaketa kulturala sustatuko duten lidergoak lantzeko deia egin du
- 4. MONDRAGON Hospitalityra batu da Orkli
- 5. Automozio Dibisioetako kooperatibek bazkide laguntzaile izateko akordioa sinatu dute MGEPekin
- 6. Domusa Teknik-ek eta MONDRAGONek Hotta-n inbertitu dute, bero-hondarra konfort bihurtzeko
Shaking HUB LIVE berria: industria-inguruneetan zibersegurtasunari buruzko solasaldi teknikoa
Uztailaren 16an, 11:00etan, Shaking HUBek zuzeneko saio berria eskainiko du LinkedInen bitartez, industria konektatuaren erronka nagusietako bati buruz: industria-inguruneetan zibererresilientzia nola bermatu.
Oraingoan, bi aditu hauek parte hartuko dute:
- Hugo Llanos Burguera, Secure&ITeko industria arloko zibersegurtasuneko zuzendaria, OT inguruneek (eragiketa-teknologiak) gaur egun aurre egin behar dieten arriskuei eta aplikatu beharreko araudiei buruz arituko da. Bere hizketaldian, azpiegitura industrial sendo eta erresilienteagoak eraikitzeko gakoak partekatuko ditu.
- Juanjo Rodríguez, LKS Nexteko berrikuntzako arduraduna, Lamassu IoT soluzioa aurkeztuko du; gailu industrial konektatuen ziberbabesa bere diseinutik hasita bermatzeko garatu duten tresna. Aurreikuspena, monitorizazio jarraitua eta zibersegurtasuna produktuen bizitza-zikloan integratzea izango ditu ardatz.
Saioa Judit Ruiz de Munainek, Mlakoop kooperatibako kideak, moderatuko du. Parte-hartzaileek aukera izango dute ikuspegi osagarriak ezagutzeko eta benetako estrategiak eta tresna praktikoak entzuteko, industria-ingurune seguruagoak eraikitzeko bidean.
Saioa LinkedIn bidez zuzenean jarraitu ahal izango da, eta batez ere industria, teknologia eta zibersegurtasun arloko profesionalentzat eta ikasleentzat zuzenduta dago.
Eman izena zuzenekoan hemen: https://loom.ly/Oc9rO4Q