Ekipamendu didaktiko teknikoa. Instalakuntza elektriko aurrefabrikatuak. Ikasketa eta lana txandakatuz.
Itzulpen zerbitzuak eta hizkuntza prestakuntza
Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
Itzulpen prozesuen digitalizazioaren gaineko webinar bat antolatu du MondragonLinguak
Nola digitalizatu dezakezu itzulpen prozesua zure enpresan? MondragonLinguak eta Alecop-ek webinar bat antolatu dute datorren irailaren 13rako.
Webinar saioa doakoa izango da eta MondragonLinguako Itzulpengintza Arloko zuzendari den Ane Ruiz de Zaratek eskainiko du. Hitzordua datorren asteazkenean izango da, irailaren 13an, goizeko bederatzietatik aurrera eta iraupena 45 minutukoa izango da.
Saioa bereziki interesgarria izango da Marketin, erosketa eta antzeko departamentuetan lan egiten dutenentzat, baita itzulpen zerbitzuak kontratatzen dituzten pertsonentzat ere.
Interesatuak hemen apuntatu daitezke. https://bitly.ws/TuzR