Pieza konplexuak fabrikatzeko tresneriaren garapena, diseinua eta fabrikazioa
Automoziorako moduluak eta sistemak
Kautxuz eta plastikoz egindako soluzio berritzaileak.
Finkatzeko elementuak eta pieza bereziak
Automozio osagaiak
Mondragon Unibertsitateko ingenieritza fakultatea
Galdaketa makinaria fabrikatzeko irtenbideak
Aluminiozko hagunen fabrikazioa
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.
Burdin galdategia, Automobil eta Ibilgailuetako osagaien fabrikazioan diharduena.
Irakurriena
- 1. Belaunaldi-erreleborik ezak eta kanpo-talentuaren hazkundeak eragin zuzena dute euskal enpresen ordainsari-politiketan
- 2. Lortek Bilbora hedatu da
- 3. Osasungintzaren sektoreko posizioa indartu du Fagor Taldeak, Fagor Healthcare kooperatibarekin
- 4. Orca, Orca Aero eta Lotto-Intermarché taldearen 2026ko bizikletak aurkeztu ditu Orbeak
- 5. Batzek, Velatiaren aeronautikako osagaien unitatea erosteko aurreakordioa itxi du
- 6. Fagor Ederbatt, Dakarreko historiako lehen kamioi hibridoaren bultzatzaile
Automozio Dibisioetako kooperatibek bazkide laguntzaile izateko akordioa sinatu dute MGEPekin
Ate irekien jardunaldi bat izango balitz bezala, Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren goi mailako ordezkaritza batek, Carlos García koordinatzaile nagusiak eta Roberto Uribetxebarria Ingeniaritza Fakultateko Berrikuntza zuzendariak, harrera egin diote Automobilgintza Dibisioetako kooperatiben ordezkaritza zabalari. Eta kooperatibekin batera, Iñigo Laskurain lehendakariordea. Ez dira falta izan Fagor Ederlan, Ecenarro, Mapsa, Tafalla Iron Foundry, Cikautxo, Maier, Batz, MB Sistemas, Aurrenak eta Loramendi enpresetako presidenteak eta gerenteak.
Kooperatiba horiek guztiek harreman askoz hurbilago eta estuagoa izango dute Mondragon Unibertsitatearekin etorkizunean, bazkide laguntzaile gisa izango baitira, eta unibertsitateak garatzen dituen proiektu eta ikerketa-ildo nagusiak beraien esku izango dituzte
Kooperatiba horiek guztiek harreman askoz hurbilago eta estuagoa izango dute Mondragon Unibertsitatearekin etorkizunean, bazkide laguntzaile gisa izango baitira, eta unibertsitateak garatzen dituen proiektu eta ikerketa-ildo nagusiak beraien esku izango dituzte. Topaketak eta ondorengo bisitak Goi Eskola Politeknikoko laborategi eta departamentuak bertatik bertara ezagutzeko balio izan die kooperatibetako zein MONDRAGON Automozioko ordezkariei.
Roberto Uribetxebarria, Ingeniaritza Fakultateko Berrikuntza zuzendaria, ongietorri hitzaldian.
Gainazalen Teknologiako Ikerketa Taldera egindako bisitarekin hasi zen ibilbidea. Bertan, Alaitz Zabala ikertzaileak, arloko koordinatzaileak, ikerketa-ildo nagusiei buruzko azalpenak eman zituen. Pedro Arrazolak mekanizazioaren inguruko azken berrikuntzak aztertu zituen. Era berean, Unai Ibarretxe eta Xabier Chamorro irakasle eta ikertzaileek materialen eraldaketa prozesu aurreratuen berri eman zieten kooperatibetako kideei, bai eraldaketa solidoan, bai fundizioan dauden berrikuntzak azalduz. Bestalde, Electric Machines and Drives ikerketa taldeko Gaizka Ugaldek ibilgailu elektrikoen arloan jarri zuen arreta, gaur egun Mondragon Unibertsitatean martxan dituzten proiektuen berri emanez.
Azkenik, Ibai Ulaciak diseinu mekanikoaren eta egituren berrikuntza-aukerei buruz hitz egin zuen. Garaian kokatutako laborategi eta departamentu nagusietan bi ordu eta erdiko ibilbidea egin ondoren amaitu zen bisita.

Alaitz Zabala, azalpenak eskaintzen.
Akordioa garrantzitsua da eragile guztientzat, bai kooperatibentzat, bai korporazioarentzat, eta baita unibertsitatearentzat ere. Izan ere, hamar kooperatibek 11.200 pertsona batzen dituzte, eta 1.800 milioi euroko fakturazioa. Azken batean, denek espero dute emaitza positiboa izatea. Horixe esan du Iñigo Laskurain MONDRAGONeko Automozioko zuzendari nagusi eta Korporazioko lehendakariordeak: "Akordio honen titular nagusia da kooperatibek dituzten beharrei erantzuten diela, batez ere bi arlotan: talentuaren kudeaketan eta innobazio beharrean".
Kooperatiben eta unibertsitatearen arteko lotura urrunetik badator ere, akordioak elkarrengandik gertuago egotea eta lankidetzarako aukera gehiago izatea ahalbidetuko du
MGEPeko Carlos Garcíaren ustez, akordioak kooperatibek eta prestakuntza-zentroak historikoki dituzten harremanak formalizatzen ditu. Kooperatiben eta unibertsitatearen arteko lotura urrunetik badator ere, akordioak elkarrengandik gertuago egotea eta lankidetzarako aukera gehiago izatea ahalbidetuko du. Aitor Palacios Cikautxoko zuzendari nagusiarentzat, akordioak aukera emango die bakarka gauzatzea ezinezkoa izango litzatekeen proiektuak garatzeko. "Adimen artifiziala edo ibilgailu elektrikoaren arloan ezagutu ditugun proiektuak oso interesgarriak dira. Aukera bat zabaltzen zaigu ekimen berriak garatzeko, bakarrik aurre egin ezin izango genituzkeenak".
MGEPeko Carlos Garcíaren ustez, akordioak kooperatibek eta prestakuntza-zentroak historikoki modu naturalean dituzten harremanak formalizatzen ditu. "Akordioak urte askotako harreman emankorra eratzen du. Gure baliabideak eta ezagutzak kooperatiben eskura jartzen ditugu, ezagutza eta pertsonak industriaren eremura transferitzen jarraitzeko".
Birkualifikazioa, prestakuntza, ikerketa-proiektuak, talentua erakartzea... MGEP bazkide garrantzitsua da egungo enpresen erronketan sakontzeko eta irtenbideak aurkitzeko, eta, aldi berean, baliotsua da kooperatibek egin dezaketen ekarpena. Izan ere, unibertsitatea enpresa-mundutik are hurbilago egongo da; "beharrak ezagutzea, hezkuntza eta ikerketa horiekin lerrokatzea eta ezagutzaren transferentzia haien beharretara are gehiago hurbiltzea da erronka", esan dute Mondragon Unibertsitatetik.
MONDRAGON Automozioa
Automozioaren sektoreari hainbat osagai eta multzo ematen dizkioten 10 kooperatiba biltzen ditu. 11.000 pertsona baino gehiago enplegatzen ditu, eta 2025ean 1.800 milioi eurotik gorako baterako negozio-zifra lortu zuen. Gainera, garapen teknologikoko hiru zentro ditu (Edertek, Cikatek eta Maier Technology Center) trantsizio betean dagoen sektore baten erronkei aurre egiteko.
Pieza konplexuak fabrikatzeko tresneriaren garapena, diseinua eta fabrikazioa
Automoziorako moduluak eta sistemak
Kautxuz eta plastikoz egindako soluzio berritzaileak.
Finkatzeko elementuak eta pieza bereziak
Automozio osagaiak
Mondragon Unibertsitateko ingenieritza fakultatea
Galdaketa makinaria fabrikatzeko irtenbideak
Aluminiozko hagunen fabrikazioa
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.
Burdin galdategia, Automobil eta Ibilgailuetako osagaien fabrikazioan diharduena.