Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak
Berogailu, osasun ur bero, ura berotzeko eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak
Altzari erakargarri eta erresistenteak
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak
Zaharrei egokitutako altzariak
Hotz ganberak
Ingeniaritza eta arkitektura
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Ingeniaritza , instalakuntza eta ingurumena
Nazioarteko enpresa taldea.
Ekipo elektro-medikoak
Irakurriena
- 1. Domusa Teknik-ek eta MONDRAGONek Hotta-n inbertitu dute, bero-hondarra konfort bihurtzeko
- 2. Leire Mugerzak “Gipuzkoako enpresaburu onenaren” ASPEGI 2026 Saria jasoko du
- 3. Belaunaldi-erreleborik ezak eta kanpo-talentuaren hazkundeak eragin zuzena dute euskal enpresen ordainsari-politiketan
- 4. Lortek Bilbora hedatu da
- 5. Osasungintzaren sektoreko posizioa indartu du Fagor Taldeak, Fagor Healthcare kooperatibarekin
- 6. Orca, Orca Aero eta Lotto-Intermarché taldearen 2026ko bizikletak aurkeztu ditu Orbeak
MONDRAGON Hospitalityra batu da Orkli
MONDRAGON Hospitalityk, hotelen eta arlo soziosanitarioaren sektorean espezializatutako Korporazioko klusterrak, hazten jarraitzen du. Orkli kooperatibak aliantza estrategiko honetan sartzea ofizialdu du berriki, Ordiziako (Gipuzkoa) egoitza nagusian egindako ekitaldian. Urrats horri esker, klusterrak irtenbide integralak eta teknologikoki aurreratuak eskaintzeko gaitasuna indartu du, gero eta zorrotzagoa den merkatu baten aurrean.
Klima sektorean erreferentea den Orklik proiektuarekin bat egin du bere know-how edo ezagutza guztia eskainiz: zoru erradiatzaile freskagarriak, kontrol-sistema aurreratuak, domotika eta barne-airearen kalitatea (CAI). Integrazio honi esker, MONDRAGON Hospitalityk bezeroei eskaintzen dien balio-katea osatu ahal izango du, eraikuntzatik eta ekipamendutik hasi eta mantentze-lan eta zerbitzuetaraino.
Pisu handiko aliantza estrategikoa
Sinadura-ekitaldian, Ramón Gómez Ugalde MONDRAGON Hospitalityko presidenteak eta Mikel Mujika Orkliko Confort & Salud negozioko zuzendariak bat-egite horren garrantzia nabarmendu zuten.
"Orklitik ilusio eta konpromiso handiz batu gara aliantza honetara", adierazi zuen Mujikak. "MONDRAGON Hospitalityren parte izateak aukera ematen digu gure esperientziatik eratorritako ezagutza partekatzeko, eta, horrela, sektore soziosanitarioan eta hotelekoan eraginkortasun energetikoa, erosotasuna eta osasuna hobetzen laguntzeko".
Bestalde, Ramón Gómez Ugaldek kooperatibaren etorrerak dakarren balio erantsia azpimarratu zuen: "Klimatizazioan, kontrolean eta CAIn erreferente den enpresa bat gehituta, MONDRAGON Hospitalityk eskaintzen duen balio-proposamena osatzen dugu, bereziki arlo soziosanitarioari eta egoitzei dagokienez". Gainera, sinergia horrek taldeko enpresen artean "proposamen eta irtenbide teknologiko berritzaileak" garatzen lagunduko duela gaineratu zuen.
Giharra duen klusterra
Orkliren sarrerarekin, MONDRAGON Hospitalityk dagoeneko hamahiru enpresa biltzen ditu; guztira 15.000 langile inguru eta 750 milioi eurotik gorako fakturazio bateratua dituzte. Klusterra "giltza eskura" erako proiektuen eta zerbitzuen hornitzaile nagusi gisa posizionatzen da hoteletarako zein adinekoen eta ikasleen egoitzetarako.
Hauek dira gaur egun klusterra osatzen duten enpresak: Ausolan, Bexen Cardio, Enea, Erreka, Fagor Electrónica, Gerodan, Kide, Krean, Laboral Kutxa, Ondoan, Onity, Onnera Contract eta, orain, Orkli.
Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak
Berogailu, osasun ur bero, ura berotzeko eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak
Altzari erakargarri eta erresistenteak
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak
Zaharrei egokitutako altzariak
Hotz ganberak
Ingeniaritza eta arkitektura
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Ingeniaritza , instalakuntza eta ingurumena
Nazioarteko enpresa taldea.
Ekipo elektro-medikoak