Euskal kulturaren gaineko IV. jardunaldia asteon Mondragon Unibertsitatean

"Euskal kultura gaur eta bihar" izenburupean, euskal kulturak hezkuntzan duen egoerari buruz eta kultura- eta sormen-industriek planteatzen dituzten erronkei buruz hausnartuko dute Aretxabaletako campusean, otsailaren 25ean eta 26an. Besteak beste, Iñigo Etxezarreta, En Tol Sarmiento taldeko abeslari eta konpositorea; Jaime Otamendi, Donostia Kulturako zuzendaria; Ana Urkiza, Eusko Ikaskuntzako presidentea, eta Markel Olano, Gipuzkoako ahaldun nagusi ohia izango dira hizlarien artean.
Card image cap
IdeiEnean egingo da jardunaldia, Aretxabaletan.
2026/02/23

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak «Euskal kultura gaur eta bihar» jardunaldiaren laugarren edizioa antolatu du, euskal kulturak hezkuntzan duen egoerari buruz eta kultura- eta sormen-industriek planteatzen dituzten erronkei buruz hausnartzeko. Topaketa otsailaren 25ean eta 26an egingo da, asteazkenez eta ostegunez, IdeiEnean, Aretxabaletako campusean. Topaketa euskaraz izango da oso-osorik.

Euskal Kulturaren Eragiletzako masterra egin duten hainbat ikaslek master-amaierako lanetan egindako ikerketen emaitzak aurkeztuko dituzte

Euskal kulturako pertsona esanguratsuek hartuko dute parte jardunaldietan, hala nola En Tol Sarmiento taldeko abeslari eta konpositore Iñigo Etxezarretak, Donostia Kulturako zuzendari Jaime Otamendik, Eusko Ikaskuntzako presidente Ana Urkizak eta Gipuzkoako ahaldun nagusi ohi Markel Olanok.

Programaren barruan, Euskal Kulturaren Eragiletzako masterra egin duten hainbat ikaslek master-amaierako lanetan egindako ikerketen emaitzak aurkeztuko dituzte. Masterraren xedea da hainbat arlotan lan egiteko prestatuta egongo diren kultura-eragileak heztea. Gainera, ikasturtearen hasieratik, Mondragon Unibertsitateak Kultur eta Sormen Industrietako gradua ere jarri du abian, sektore horretan prestakuntza espezifikoa duten profesionalak hezteko.

50 urteko ibilbidea

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea 50. urteurrena ari da ospatzen ikasturte honetan, eta, horregatik, urte osoko programa antolatu du, eskaintza akademikoan eta ikerketa-jardueran lantzen diren arloen arabera. Horren harira, otsailerako antolatutako jarduerek kultura izan dute gai nagusi.

Jardunaldien egitaraua

Otsailak 25, asteazkena

09:00 Ongietorria

09:15 «Etorkizuneko irakasleak euskal kulturan trebatzen». Ibai Iztueta eta Idurre Alonso

10:15 «Sormena hezkuntzan, kultura biziberritzeko arnasa». Arantxa Hirigoien, Izaskun Eguilegor, Olaia Miranda eta Eider Perez. Moderatzailea: Onintza Etxebeste

11:30 Kafea hartzeko atsedenaldia

12:00 «Herri-kultura hezkuntzan: edukiak, balioak eta jarrerak». Oier Araolaza, Mikel Artola eta Haritz Garmendia. Moderatzailea: Jon Sarasua  

13:30 Atsedenaldia

15:00 «Zapaldutako herri baten kulturaren transmisioa hezkuntzan; Kataluniaren begirada». Júlia Ojeda. Aurkezlea: Cira Crespo

15:45 «Euskal pentsaera: zer norabide hartu?». Ana Urkiza, Markel Olano, Joseba Agirreazkuenaga, Iñaki Zabaleta. Moderatzailea: Jon Mentxakatorre

17:15 Errezitala: June Iraola eta Olaia Castro

Captura de pantalla 2026-02-23 a las 16.12.06.png

Otsailak 26, osteguna

09:00 «Euskal kultura “salgai”?». Jon Basaguren, Amets Aznarez, Iñigo Etxezarreta eta Aitor Servier. Moderatzailea: Sara Iriarte

10:30 Ximun Fuchs-i elkarrizketa. Elkarrizketatzailea: Ane Zuazubiskar

11:30 Kafea hartzeko atsedenaldia

12:00 Mahai-ingurua: «Zein da Euskal Herriko agertoki musikalaren erradiografia?». Thierry Biscary, Anne-Lise Arnaud, Ruth Manzano (Musika Bulegoa) eta Koldo Otamendi. Moderatzailea: Arkaitz Biain

13:30 Atsedenaldia

15:00 «Kultura-politikak eta herri-ekimenak». Jon Agirresarobe, Johañe Etxebeste, Karmelo Landa, Jaime Otamendi eta Agurtzane Aizpuru. Moderatzailea: Eneko Bidegain

16:15 «Nazio-programazio baterako bideak». Naroa Etxeberria eta Asier Galarza

16:45 «Aiaraldea Ekintza Faktoriaren kultura-eskaintza». Maider Ramirez eta Arkaitz Uranga

17:45 Monologoa: Idoia Torregarai

Humanitate eta heziketa zientzien fakultatea

Irakaskuntza unibertsitate zentroa