Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak
Automoziorako moduluak eta sistemak
Kautxuz eta plastikoz egindako soluzio berritzaileak.
MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea
Ikerketa zentro teknologikoa
Ingeniaritza eta arkitektura
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Irtenbide profesionalak.
Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.
Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.
Ingeniaritza , instalakuntza eta ingurumena
Zibersegurtasuna.
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Irakurriena
- 1. MONDRAGONen Berdintasun Jardunaldiak aldaketa kulturala sustatuko duten lidergoak lantzeko deia egin du
- 2. MONDRAGON Hospitalityra batu da Orkli
- 3. Automozio Dibisioetako kooperatibek bazkide laguntzaile izateko akordioa sinatu dute MGEPekin
- 4. Domusa Teknik-ek eta MONDRAGONek Hotta-n inbertitu dute, bero-hondarra konfort bihurtzeko
- 5. Leire Mugerzak “Gipuzkoako enpresaburu onenaren” ASPEGI 2026 Saria jasoko du
- 6. Belaunaldi-erreleborik ezak eta kanpo-talentuaren hazkundeak eragin zuzena dute euskal enpresen ordainsari-politiketan
800 gazte baino gehiago elkartuko dira otsailaren 28an FLL Euskadi MONDRAGONen final handian
Mondragon Unibertsitateak ofizialki aurkeztu du First LEGO League (FLL) Euskadi txapelketaren aurtengo finala Arrasateko Iturripe kiroldegian. Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak 17. aldiz antolatzen duen programa honek mugarri berriak ezarriko ditu aurten; izan ere, Mondragon Unibertsitateak Zorrozaurreko Bilbao As Fabrik campusa gehituko dio txapelketari egoitza berri gisa. Ondorioz, Deustuko Unibertsitatearekin, EHUrekin eta Mondragon Unibertsitatearekin batera antolatzen den final honek inoizko parte-hartzerik handiena izango du.
Aurkezpen-ekitaldian Maider Morras Arrasateko alkateak, Nekane Errasti Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaileak, eta Iñigo Larrea MONDRAGONeko Talentuaren Kudeaketa arduradunak parte hartu dute.
Iturripe
Arrasateko egoitzako parte-hartze datuak ikusgarriak dira aurten ere. 13 ikastetxetako ikasleak elkartuko dira Iturripen, eta guztira 500 ikasle inguru espero dira. Maider Morras alkateak ukitu emozionala eman dio hitzorduari, Iturripe kiroldegiaren etorkizuna aipatzean: "Aurtengo finala berezia izango da, Iturripe kiroldegia oraingo itxurarekin erabiliko den azken aldia izango baita".
Alkateak azaldu duenez, lanak aurten hasiko dira eta datozen bi urte eta erdi inguruan eraikin berriak altxatuko dira. "Iturripeko kiroldegi berria ekimen kultural eta jendetsuak jasotzeko prestatuagoa egongo da. Horregatik, FLL Iturripera itzultzen denerako, tamainako ekimenak hartzeko espazio ezin hobea izango dugu", azpimarratu du Morrasek.
Bilbao As Fabrik
Nekane Errastik aurtengo berritasun nagusia azaldu du: Bilbao As Fabrik campusaren estreinaldia. "Aurten erronka berria dugu: Bilboko campusa zabaltzen dugu egoitza gisa. Guretzako erronka handia da, gizartean bizi dugun aldaketaren isla", onartu du. Bilboko egoitzan 300 neska-mutiko espero dituzte, 6 ikastetxetako 22 taldetan banatuta.

Aurtengo erronka Unearthed lelopean dator. Gazteek gai horrekin lotutako irtenbide berritzaileak bilatu beharko dituzte. Errastik dei berezia egin du amaitzeko: "Oraindik zabalik dago izen-ematea boluntarioentzat; ezinbestekoak dira ekitaldi hau aurrera ateratzeko".
Izena eman daiteke helbide honetan: https://boluntarioakflleuskadi.innobasque.eus.
MONDRAGONen apustua
Iñigo Larreak Korporazioak ZTIM bokazioak sustatzeko duen apustua berretsi du: "STEAM bokazioak sustatu nahi ditugu, batez ere emakumeen artean, gaur egun %18ak bakarrik aukeratzen baitu arlo hau". Larreak nabarmendu duenez, kooperatibek konfiantza osoa dute proiektu honetan eta etorkizuneko lan-eskaintzetarako giltzarri dela gaineratu du.

FLL Euskadi - MONDRAGON torneoaren antolatzaile dira Mondragon Unibertsitatea eta MONDRAGON, Innobasquerekin batera. Aurtengo edizioan MONDRAGONeko kooperatiba hauen babesa du ekimenak: Ausolan, Batz, Cikautxo, Danobatgroup, Erreka, Fagor Taldea, Ikerlan, Krean, Laboral Kutxa, Lana, LKS Next, Lortek, Maier, Ondoan eta Orbik.
Finala, beraz, datorren otsailaren 28an ospatuko da, goizez, bost egoitzatan aldi berean: Mondragon Unibertsitatearen Arrasate eta Bilboko campusetan; EHUren Gasteizko campusean; eta Deustuko Unibertsitatearen Bilbo eta Donostiako campusetan.
Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak
Automoziorako moduluak eta sistemak
Kautxuz eta plastikoz egindako soluzio berritzaileak.
MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea
Ikerketa zentro teknologikoa
Ingeniaritza eta arkitektura
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Irtenbide profesionalak.
Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.
Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.
Ingeniaritza , instalakuntza eta ingurumena
Zibersegurtasuna.
Irakaskuntza unibertsitate zentroa