Irakurriena
- 1. AMETS Power Electronics sortu dute MONDRAGONek eta Artechek potentzia-elektronika sustatzeko
- 2. BGAEentzako fiskalitate berria. Nola eragingo dio zure pentsioari?
- 3. LKS Nextek Aitor Moreno batu du taldera, adimen artifizialean eta teknologia kuantikoetan erreferentea
- 4. Joxe Azurmendi hil da, “El hombre Cooperativo” lanaren egilea
- 5. Kooperatibetako barne komunikazioa irauliz
- 6. “Kooperatibismoak enpresen arazo bertsuei, soluzio desberdinak ematen dizkie, pertsona erdigunean jartzen duelako”
'Ikasgai ezberdinetan ikasitakoari esker, guk diseinatutako makina egitea lortu dugu'
Miren Gomezek esaten duen bezala, Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko Goi Mailako Heziketa Zikloak Erronketan oinarritutako metodologia erabiltzen du, hau da, ikasi eta azterketak egiteaz gain praktikan jartzen du klasean emandako guztia. Bideoan egindako lana aurkezten digu, xehetasun guztiekin eta bere esperientzia nolakoa izan den adierazi.
"Ikasi eta azterketak egiteaz gain, oso baliogarria izan da lehen urtean ikasi duguna, batik bat praktikotasunari begira, izan ere makina berri bat diseinatzen ikasi dugu. Horrez gain, funtzionamendua eta horren araberako berrikuntzak nola egiten diren ere ikasi dugu" aipatzen du.
Ekainetik Programa DUALean dabil, ikasketak eta lana uztartzen, bigarren maila egiten duen bitartean. Mondragon Goi Eskola Politeknikoak, DUAL-a, FCT edota ERASMUS+ (praktikak atzerrian egiteko aukera)eskaintzen duelarik.