Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Asun Bastida: "Tokiko produktuak salmentetan duen partea %50 baino gehiago hazi da"
Tokiko produktuen kontsumoak etengabeko hazkundea izan du azken hamarkadan Asun Bastida, Eroskiko Tokiko Produktuen arduradunaren arabera. Izan ere, Enpresa Bidea euskarazko hedabide digitalari eskainitako elkarrizketan azaldu duenez, kontsumitzaileak gero eta arduratsuagoak dira, eta erosketa erabakiek beren ingurunean duten eraginaz jabetzen dira.
Gainera, garbi dio tokiko produktua ez dela nahitaez garestiagoa, baina bai balio erantsi handiagokoa eta, prezioa handiagoa den kasuetan, desberditasun hori eskaintzen dituen onurek justifiatzen dutela.
Era berean, nabarmendu du Eroskin horrelako produktuak kontsumitzaile guztientzat eskuragarri egon daitezen lan egiten dutela, besteak beste, sustapen ekintzen bitartez.
Elkarrizketa osoa irakurgai dago enpresabidea.eus atarian.