Irakurriena
- 1. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 2. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 3. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 4. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
- 5. MONDRAGONeko Lanbide Heziketa: talentua barneko kooperatibetan geratzen da
- 6. “Kooperatibara HURBILTZEN” formazioa eskainiko du estreinakoz LANKI Ikertegiak
Ingeniaritzetako programa dualean parte hartzeko saioa antolatu du Mondragon Unibertsitateak enpresentzat
Datorren ostegunean, hilaren 17an, izango da saioa, 9:00etan, eta parte hartzeko izena eman behar da.
Ingeniaritzetako programa dualari buruzko saio informatiboa eskainiko du Goi Eskola Politeknikoak datorren ostegunean, hilaren 17an, 9:00etan. Saioan parte hartzeko, izena eman behar da, hemen.
Mondragon Unibertsitateak 50 urte baino gehiagoko esperientzia du unibertsitate prestakuntzan, eta ibilbide luze honetan enpresarekin lankidetza estua izan du ezagutza akademikoa enpresen beharrekin lerrokatzeko helburuz. Eredu dualari esker, enpresek profil teknikoak jaso, prestatu eta leialdu ditzake etapa goiztiarretatik.
Eskaera prozesua
Interesa duten enpresek honako hiru pausoak jarraitu behar dituzte:
- Eskaera bat aurkeztu enpresaren beharrak edo interesguneak deskribatuz.
- Ikasleari Gizarte Segurantzan alta eman eta erantzukizun zibileko asegurua egin.
- Ordainsaridun kontratu edo hitzarmen bat sinatu, egonaldiaren iraupenera egokitua (6 hilabetetik gradua edo masterra amaitu arte).