TUlankide MONDRAGON

IK4-IKERLAN 4.0 industriarako etorkizuneko App-Storearen sorreran parte hartzen ari da

2018/06/07

Plataformak 4.0 industriarako software aplikazioak kokatzeko eta deskargatzeko balioko du.
IK4-IKERLAN 4.0 industriarako etorkizuneko App-Storearen sorreran parte hartzen ari da

IK4-IKERLAN zentro teknologikoa Virtual Factory Operating System (vf-OS) proiektu europarreko bazkideetako bat da. Proiektuaren helburua da 4.0 industriarako software aplikazioak kokatzeko eta deskargatzeko plataforma bat sortzea, zeinak Android edo IOS marketplaces-en antzera funtzionatuko duen.

Sektore guztien arteko komunikazioa eta lankidetza optimizatzea ez ezik, espero da vf-OS proiektuarekin negozio aukera berriak agertzea, plataformaren erabiltzaile profil desberdinen arteko interakzioen ondorioz.

Garapen horrek fabrikazioko software aplikazioak (vApps) behar dituzten enpresen eta aplikazio horiek garatzen dituzten enpresen arteko elkargune bat ekarriko du. Sistemak aplikazio berritzaileak sortzeko ingurune bat emango die garatzaileei, eta enpresei, berriz, jada existitzen diren aplikazioak aurkitu edo eskuratzeko edo aplikazio berrien garapen leku bat.

vf-OS sistema eragile irekia izango da, eta sistema nukleo batek, aplikazioen programaziorako interfaze batek eta datuak komunikatzeko eta biltegiratzeko sistema aurreratu batek osatuta egongo da. Hori dena plataforma batean ostatatuko da, eta plataforma horrekin enpresek softwarea instalatu ahal izango dute ondoren software garatzaileek sortutako aplikazioak deskargatzeko.

Europar Batasunak I+G bultzatzeko duen Horizonte 2020 programak finantzatzen du vf-OS proiektua, eta Factories of the future ekimenaren barruan sartzen da, non balio erantsi handiko teknologiak garatzen baitira etorkizuneko lantegiak deiturikoetarako, ICE (Information Catalyst for Enterprises) enpresa britainiarrak gidaritzapean.  IK4-IKERLAN, MONDRAGON ASSEMBLY eta VALENTZIAKO UNIBERTSITATE POLITEKNIKOA ez ezik, MANU-KETeko kideak baitira, proiektua parte hartzen ari dira, baita ere, Europako 6 herrialdetako 11 erakundek.

Proiektu honek Europar Batasuneko Ikerketa eta Berrikuntza Horizonte 2020 programaren laguntza jaso du, 723710 zenbakidun akordioa jarraituta.

Eguraldia
Osteguna 17 Min: 19
Max: 33
Ostirala 18 Min: 18
Max: 26
Larunbata 19 Min: 14
Max: 24
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak