MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa
Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Ikerketa zentro teknologikoa
Egosketa elektrikorako irtenbideak
Kooperazio kooperatiboa
Irakurriena
- 1. Fagor Ederbatt, errendimendu handiko litiozko bateriak ekoizteko ekimen berria
- 2. Lehenengo ASETT foroa, ate joka
- 3. Udako Campusa antolatu du Mondragon Unibertsitateak
- 4. Asun Bastida: "Tokiko produktuak salmentetan duen partea %50 baino gehiago hazi da"
- 5. Ondarroako “Antiguako Ama” trainerua aurkeztu du Kidek
- 6. Ikerlanek 33 M€ko diru sarrerak lortu ditu, erdia baino gehiago enpresen I+G proiektuetatik
Zabalik da TFG-TFM MONDRAGON Sarien 2025eko deialdia

TFG-TFM MONDRAGON Sarien laugarren edizioa abian da. Irailaren 30era arte, Gradu Amaierako Lanak (GAL) edo Master Amaierako Lanak (MAL) aurkeztu ahal izango dira. Horiek XXI. mendeko erronka handiekin konprometitutako proposamen berritzaileenak aintzatesten dituzten 13 sarietako bat irabazteko aukera izango dute. Guztira, 26.250 euro banatuko dira eskudirutan. Baina ez hori bakarrik, finalistak MONRDAGON ekosistemaren parte izatera pasako dira, eta loturak egiteko jardunaldi batean parte hartzeko aukera izango dute. Bertan, hainbat kooperatiba, haien proiektuak eta horiek lideratzen dituzten profesionalak ezagutuko dituzte.
MONDRAGONek eta kooperatibek bultzatutako lehiaketak gazteen talentua saritu nahi du, eraldaketa berritzailea, iraunkorra eta pertsonengan oinarritua izan dadin. "Aldaketa konplexuen garaia bizi dugu, eta etorkizun hobea eraikitzen lagunduko duten ideia berriak behar ditugu. Gazteek euren ezagutzak gizartean benetako eragina izan dezakeela ikustea nahi dugu", dio Maite Legarrak, sarien koordinatzaileak.
Oraina eraldatzeko bost erronka nagusi
Sariak bost kategoria nagusiren inguruan egituratzen dira, eta kategoria bakoitza kooperatiben sareko erreferenteek babesten dute:
- Danobatgroup Saria Eraldaketa digitalera: adimen artifiziala, robotikoa eta ongizatearen zerbitzurako automatizazioa.
- MONDRAGON Saria Pertsonetan oinarritutako eraldaketara: aniztasuna, inklusioa eta enplegu-eredu berriak.
- Fagor Taldea Saria Eraldaketa energetiko-klimatikora: ekonomia zirkularra, deskarbonizazioa eta iraunkortasuna.
- MONDRAGON Health Saria Osasunaren eta zaintzaren eraldaketari: berrikuntza soziosanitarioa eta bioteknologia ongizate kolektiboaren zerbitzura.
- Laboral Kutxa Saria Finantzen eraldaketari: banka arduratsua, analitika aurreratua eta gizartean eragina duen teknologia.
Kategoria bakoitzak 2.500 euroko lehen saria eta 1.250 euroko bigarren saria ditu.
Gainera, 2.500 euroko hiru aintzatespen gehigarri emango dira:
- Ikerlan Saria proiektu berritzaileenari.
- Euskarazko proiektu onenaren Eika Saria.
- Mundukide Saria inpaktu sozial handiena duen proiektuari.
Mundu akademikoaren eta lan-munduaren arteko zubia
TFG-TFM MONDRAGON Sariak ez lirateke posible izango MONDRAGONeko kooperatiben babesik gabe; izan ere, ekimen hau bultzatzen dute mundu akademikoaren eta enpresa- eta industria-munduaren arteko zubiak eraikitzeko bide gisa. Kooperatibek, babesle gisa ez ezik, eragile aktibo gisa ere parte hartzen dute, ekonomia errealarekin eta lanaren etorkizunarekin konektatuko duten ideia eraldatzaileen bilaketan. Mercè Amich-ek, 2024ko edizioan Orbea saria mugikortasun osasuntsuari kategorian bigarren saria irabazi zuenak, kooperatibetako buru diren pertsonekin harreman zuzena izatearen garrantzia azpimarratu zuen: "Oso baliotsua da dagoeneko industrian dauden pertsonekin konektatzea, ez bakarrik eredu kooperatiboa ulertzeko, baizik eta hainbeste hitz egiten den ezagutzaren transferentzia hori egia bihurtzeko ere: ikasgelatik irten eta gure ideiak gizartera eramatea, baina baita egiten dugunak benetako aplikaziorik duen egiaztatzeko aukera izatea ere".
Lehiaketaren balio handienetako bat epaimahaiaren aniztasuna eta kalitatea da. Hainbat diziplinatako 60 profesional inguruk osatzen dute: zientzia, teknologia, enpresa, hirugarren sektorea eta hezkuntza, besteak beste. "Oso garrantzitsua da MONDRAGON bezalako talde batek gazte horiek guztiak beren proiektuekin erakartzeko eta gizarteari erakusteko ahalegina egitea", adierazi zuen María José Sanz BC3ko zuzendari zientifikoak eta iazko epaimahaikideak. "Trantsizio izugarriko une batean gaude, eta oraindik gauzatzeke dauden proiektuak garatuko dituzten profil gazte berriak behar ditugu".
Ikusi 2024ko edizioaren laburpena.
Baldintzak eta parte-hartzea
Deialdia irekita dago MAL edo GALa 2024ko urriaren 1etik 2025eko irailaren 30era bitartean aurkeztu duten eta 10etik 8ko gutxieneko nota lortu duten 18 urtetik gorako pertsona guztientzat. Lanak bat etorri behar du lehiaketako bost kategoria tematikoetako batekin.
Deialdiaren xehetasun guztiak eta izena emateko formularioa TFG-TFM MONDRAGON Sariak 2025 sarien webgune ofizialean daude eskuragarri.