Irakurriena
- 1. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 2. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 3. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 4. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 5. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 6. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
Agur, Jose Luis Olasolo!
Jose Luis Olasolo Gerenabarrena (Etxebarria, 1943) hil da, 82 urte zituela.
Jose Luis, Esperientzia Kooperatiboari oso lotuta egon da. Eskola Profesionalean (gaur egungo MGEP) lizentziatu zen, industria-mekanikako maisu gisa, 1962an. Fagor Etxetresnak kooperatiban hasi zuen bere ibilbide profesionala, Mantentze atalean, eta ondoren sukaldeen lantegiko buru izan zen. Ostean, Ularcoko Pertsonaleko zuzendari izendatu zuten, eta, geroago, Markinara itzuli zen, orduko Learko eskualde-taldeko zuzendari nagusi gisa. 1992an MONDRAGON Korporazioa eratu ondoren, Ingeniaritza eta Ekipo Ondasunen Dibisioko presidenteorde izendatu zuten, eta Osagaien Dibisioko presidenteorde gisa amaitu zuen bere lan ibilbidea. Gainera, erretiroa hartu eta gero, Arizmendiarrietaren Lagunen Elkarteko (ALE) kide aktiboa izan da.
Olasolo kooperatibista handia izan zen, eta bere talentua Esperientzia Kooperatiboaren garapenaren zerbitzura jarri zuen. Izan ere, hitzaldi asko eman zituen, eta beti jarri zuen arreta balio kooperatiboetan eta ereduak gizartea eraldatzeko duen gaitasunean.
Euskaltzalea, irakurle handia eta hiztun sutsua, oso pertsona hurbila, bihotz onekoa, enpatikoa eta xehea ere izan zen, ingurukoengatik kezkatua eta gure herriaren erronka sozialekin konprometitua.
Gugan bego!