Irakurriena
- 1. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 2. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 3. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 4. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 5. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 6. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
Elkarte Eguna, urteko hitzordurik ederrena Ikerlan osatzen dutenentzat
Ikerlan zentro teknologikoak Elkarte Egunaren edizio berri bat ospatu du, jardunaldi ludiko eta parte hartzailea, non urtero bere taldea lan-ingurutik kanpo biltzen den, lotura pertsonalak indartu eta kooperatibarekiko atxikimendu sentimendua indartzeko helburuarekin.
300 pertsona baino gehiagok —langile aktiboak, ikasleak eta jubilatuak barne— hartu zuten parte uztailaren 11n Gasteizen egin zen jarduera programa osatuan. Egunean zehar, mendi bizikleta eta errepide bizikleta ibilbideak, kirol jarduerak, Santa Maria Katedralera bisitak, kafe dastaketak, mahai-jokoak, orientazio probak, mendi lasterketa eta Arabako boloen jokoak egin ziren.
Lotura pertsonalak indartu eta kooperatibarekiko atxikimendu sentimendua indartzeko helburuarekin egiten da Elkarte Eguna
Eguna, Jardines de Uleta hotelean izandako bazkari batekin amaitu zen, jai giro paregabean.
“Elkarte Eguna Ikelaneko lantaldeak partekatzen dugun urteko egun aberasgarrienenetako bat da, aisialdi jardunaldia izateaz gain, erakunde gisa garenaren adierazpen bat da. Jarduera honekin, profil desberdinetako pertsonen arteko lotura sustatu nahi dugu, harreman pertsonalak sendotu, kooperatibarekiko atxikimendua indartu eta gure eguneroko lan profesionalean ere islatzen den lankidetza kultura eraikitzen lagundu,” azaldu du Iñigo Gandiaga Ondarok, IKERLANeko Kontseilu Sozialeko presidenteak.