TUlankide MONDRAGON

MAIER Nazioarteko Diseinu Lehiaketaren zortzigarren edizioa

2019/06/28

Gaur izan da MAIER S.COOP taldeak antolatutako “Nazioarteko Diseinu Lehiaketa”-ren sari banaketa, argien erabilera 2025. urteko ibilgailu autonomoaren diseinuaren parte planteatzen duen lehiaketarena alegia.
MAIER  Nazioarteko Diseinu Lehiaketaren zortzigarren edizioa

Aurtengo lehiaketaren irabazleak kategoria desberdinetan, taldeko irudian.

Gaur izan da MAIER S.COOP taldeak antolatutako “Nazioarteko Diseinu Lehiaketa”-ren sari banaketa, argien erabilera 2025. urteko ibilgailu autonomoaren diseinuaren parte planteatzen duen lehiaketarena alegia. Sari banaketa Zornotzako “Automotive Intelligence Center”en izan da eta bertara Iñígo Ucín MONDRAGON Korporazioko presidentea Diseño Daimler Kanpo Diseinua den Robert Lesnik, Renaulten Colour & Trim diseinu zuzendari François Farion, la directora de Diseño Bytoneko Colour Trim zuzendari Williane Oliveira, eta Huawei Technologies-en diseinu zuzendari François Duris hurbildu dira besteak beste.

Partaidetza zabala

Lehiaketaren edizio honetara 128 proiektu aurkeztu izan dira AEB, Frantzia, Alemania, Erresuma Batua, Italia, Espainia, Txina, India eta Brasil bezalako herrialdetatik. Gainera, irabazleen artean 15.000 euro inguru banatu dira saritan.  “Profesionalen” kategoriako lehen saria, 8.000 eurorekin hornitua, bulgariar jatorriko Nikolay Ivanov vienar arkitektoak garatu duen FLUX VISIONS proiektuari egokitu zaio. “Ikasleen” kategoriako saria, 4.000 eurokoa, Victor Groten donostiarraren AURA proiekturako izan da; Groten Diseinuko ingeniaria da Mondragon Unibertsitatetik, eta gaur egun Valentziako Unibertsitate Politeknikoko “Styling eta Automobilaren Kontzeptua” Masterra egiten ari da. “Materialen erakusgairik onenaren” sariari dagokionez, 2.000 eurorekin, College for Creatives Studies of Detroit (AEB) Vicas Sethi, Anuja Sanjeevi eta Sharan Ahooja ikasleek osatutako taldearentzat izan da. Azkenik, “Unibertsitaterik onenaren” saria, 1.500 eurorekin hornitua, Mondragon Unibertsitatera joan da.

MAIER-ek bultzatutako lehiaketa

MAIER Taldea Automobilgintzako osagaien sektorean errotuta dagoen enpresa talde bat da, eta bere ezaugarriak dira produktuen garapen funtzionala, ibilgailuaren kanpoalderako zein barrualderako, batez ere oinarri plastikokoena, dekorazioa izanik zeregin nabarmenenetakoa (pintura, kromaketa, termograbazioa…). MAIER Taldeak Ajangizen du egoitza (Bizkaia), eta gaur egun hamabi lantegi produktibo ditu: Ajangiz (egoitza nagusia), Nafarroa, Vigo, Erresuma Batua, Italia (2), Txekia, India (2), Txina (2) eta Mexiko. Gainera, Zentro Teknologiko bat dauka Ajangizen, berrikuntzan eta garapen teknologikoan espezializatua, eta hainbat zentro tekniko ere baditu AEBn, Txinan eta Indian.

2018an 300 milioi euro baino gehiago fakturatu zituen, eta horietatik %70 inguru nazioarteko salmentak izan ziren. Langile taldea guztira 3.000 pertsonak osatzen dute.

Bere produktuen artean nabarmentzen dira: aurrealdeko saretak eta aurreko zein atzeko moduluko osagaiak, atzeko aterako osagaiak eta azpimultzoak, pilareak, haizea sartzeko saretak eta barrualdeko osagaien eskaintza zabala.

 

Eguraldia
Osteguna 22 Min: 12
Max: 27
Ostirala 23 Min: 10
Max: 34
Larunbata 24 Min: 16
Max: 35
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak