Mondragon Unibertsitateko ingenieritza fakultatea
Ikerketa eta berrikuntzarako ekipamenduak
MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa
Irakurriena
- 1. TFG-TFM MONDRAGON Sariek talentua saritu dute inoizko parte-hartzerik handienarekin
- 2. MONDRAGONek eta Fagor Electronicak Semi Zabalan inbertitu dute
- 3. Eroskik finantza egitura berrantolatu du, zorra merkeago birfinantzatuz
- 4. MONDRAGON Foroaren XIII. edizioak 400 lagun baino gehiago elkartu ditu Bilbon
- 5. Guido Agostinelli dibulgatzaile argentinarrak MONDRAGON bisitatu eta sareetan arrakasta lortu du milioitik gora ikustaldi lortuta
- 6. Azaroak Arizmendiarrieta ekarriko du gogora
Zientzia eta Teknologiaren Astea, Mondragon Unibertsitatean
Zientzia eta Teknologiaren Astea dela eta, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak lantegi eta jarduera ezberdinak antolatu ditu azaroaren 11tik 15erako, DBHko eta Batxilergoko ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeko. Hain zuzen ere, Unibertsitateak hitzordu berezia prestatu du Arrasaten: Escape Room bat —ikasleek ZTIAM bokazioen misterioen berri jasoko dute—, hitzaldi bat —arlo horretako erreferenteak ezagutuko dituzte eta haiekin solasean arituko dira— eta programazio-lantegi bat, familientzat irekia.
Ekimena MONDRAGON ZTIM Hub programaren baitan kokatzen da.
Arrautza-jaurtiketa
Aurtengoan ere ez da faltako arrautza-jaurtiketako txapelketa. Orain dela 25 urte hasi zen Mondragon Unibertsitatea ekitaldia antolatzen, ikasleei gelan ikasitako gaitasun zientifiko-teknologikoak praktikan jartzen laguntzeko. Oraingoan ikasleak izango dira protagonista, eta, parte hartu ahal izateko, gehienez ere 60 segundoko bideoa bidali beharko diete antolatzaileei (ptgaraia@ptgaraia.eus), urriaren 8tik azaroaren 8ra arteko epean.
Garaia Parke Teknologikoarekin elkarlanean antolatu dute ekimena, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren babesarekin. Ekimenak Danobatgroupen laguntza ere jasotzen du.
Ikusi egitaraua.
