Irakurriena
- 1. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 2. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 3. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 4. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 5. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 6. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
Pablo Valle, Mondragon Unibertsitateko ikertzailea, munduko onenen artean
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Pablo Valle ikertzaile gaztea aukeratu dute Heidelberg Laureate Formum (HLF) nazioarteko biltzarrean parte hartzeko. Mundu osoko 200 lagunek soilik har dezakete parte biltzar horretan: informatika alorreko 100 ikasle eta matematika alorreko beste 100.
Biltzarreko parte-hartzaileek astebete partekatuko dute matematika eta informatika alorretako munduko erreferenteekin
Biltzarreko parte-hartzaileek astebete partekatuko dute alor horietan erreferentzia diren ikertzaileekin, zeintzuek besteak beste sari hauek irabazi baitituzte: Abel saria, ACM AM Turing saria, Informatikako ACM saria, Fields domina, IMU Abacus domina eta Nevanlinnam saria.
Biltzarrera joan ahal izateko, beharrezkoa da eskarmentu handiko ikertzaile batek junior-ikertzailea hautagai gisa gomendatzea eta, ondoren, hautaketa-prozesu bat igarotzea, orain arte egindako lanak eta lortutako emaitzak baloratzeko.
Informatikan gradua
Mondragon Unibertsitatean informatika-ikasketak egin zituen euskal gaztea da Pablo Valle, eta orain Goi Eskola Politeknikoan ari da doktorego-tesia egiten, softwarearen ingeniaritzaren arloan; zehazki, sistema ziberfisikoen konponketa automatikoa ari da ikertzen. Karrera-hasieratik, Vallek prestakuntza duala jaso du unibertsitateko Software Ingeniaritzako Ikerketa Taldean, eta, beraz, ikerketaren alorrean esperientzia pilatuz joan da, ingeniaritzarekin lehen kontaktua izan zuenetik. Hori dela eta, Heidelberg Laureate Formumerako aukeratutako bakanetako bat da munduan.