Irakurriena
- 1. AMETS Power Electronics sortu dute MONDRAGONek eta Artechek potentzia-elektronika sustatzeko
- 2. BGAEentzako fiskalitate berria. Nola eragingo dio zure pentsioari?
- 3. LKS Nextek Aitor Moreno batu du taldera, adimen artifizialean eta teknologia kuantikoetan erreferentea
- 4. Joxe Azurmendi hil da, “El hombre Cooperativo” lanaren egilea
- 5. Kooperatibetako barne komunikazioa irauliz
- 6. “Kooperatibismoak enpresen arazo bertsuei, soluzio desberdinak ematen dizkie, pertsona erdigunean jartzen duelako”
Ulma Architectural Solutionsek katalogo berria estreinatu du
Katalogoaren bitartez ULMA KOMPAQDRAIN® drainatze kanal trinkoen gama aurkezten du. Kanal berria da, hormigoi polimerozko pieza bakarrean fabrikatua, trafiko intentsitate handiko guneetarako berariaz diseinatua.

KOMPAQDRAIN® gamaren abantaila nagusia MAX FLOW® sistema berritzailea da: sarrerako zuloen diseinu kurbatu originalari esker, uraren abiadura eta kanalaren drainatze ahalmena handitzea lortzen du.
Katalogo berri honetan hiru modelo aurkezten dira:
- KOMPAQDRAIN® TRAFFIC : D400 karga klaserako diseinatua, egokia da merkataritza gune, aparkaleku eta hiriguneetarako.
- KOMPAQDRAIN® INDUSTRY: kanalak zulo txikiagoak eta azalera laua ditu orgak pasatzerakoan bibrazioak saihesteko. E600 karga klasera arte diseinatua, soluzio perfektua da industrialdeetarako.
- KOMPAQDRAIN® CIVIL : egokia da F900 karga klasera arte, eta espezifikoki diseinatuta dago zirkulazio handiko guneetarako eta ezin hobea da autopista, aireportu, zerbitzugune edo trafiko intentsitate handiko beste aplikazio batzuetarako.