Irakurriena
- 1. AMETS Power Electronics sortu dute MONDRAGONek eta Artechek potentzia-elektronika sustatzeko
- 2. BGAEentzako fiskalitate berria. Nola eragingo dio zure pentsioari?
- 3. LKS Nextek Aitor Moreno batu du taldera, adimen artifizialean eta teknologia kuantikoetan erreferentea
- 4. Joxe Azurmendi hil da, “El hombre Cooperativo” lanaren egilea
- 5. Kooperatibetako barne komunikazioa irauliz
- 6. “Kooperatibismoak enpresen arazo bertsuei, soluzio desberdinak ematen dizkie, pertsona erdigunean jartzen duelako”
SMART CITIES MISE jardunaldia egingo da urrian

Ekitaldiaren helburua da ezagutzera ematea, bai administrazioei zein enpresei, MISEk hiriburu adimendunen arloan garatu dituen produktu eta zerbitzuak.
SMART CITIES MISE ekitaldira gerturatzen denak aukera izango du bertatik bertara ezagutzeko MISEren metodologia eta estrategia zenbait arlotan.
- Administrazio eta gobernantza elektronikoa.
- Formazioa eta enplegua Smart Citien arloan.
- Hiriko zerbitzu publikoen gestioa eta ingurune-kalitatea.
- Hiriko zaharberritze integratua.
- BRT sistema elektrikoen txertatzea.
Aurkezpenak eta konferentziak
SMART CITIES MISE jardunaldian aurkezpenak eta konferentziak izango dira, MISEk kudeatzen duen arloan garatu dituzten punta-puntako soluzioen aurkezpenak hain justu ere. Hiriburu adimendunen arloan burutzen ari diren ekimenak eta proiektuak ezagutzeko aukera paregabea izango dute Garaiako Parke Teknologikora gerturatuko diren guztiek.
Parte-hartzea doakoa bada ere, bertaratzeko asmoa duten guztiek aldez aurretik izena eman beharko dute.