Ikerketa zentro teknologikoa
Zaharrei zuzendutako gizarte eta osasun zerbitzuen kudeaketa integrala
Ekipo elektro-medikoak
Ikerketa eta berrikuntzarako ekipamenduak
Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
PTGaraia gune kardio-babestua izango da boluntarioen bitartez
PTGaraiak, lan-eremu seguru bat sortzeko konpromisoan, hitzarmen bat sinatu du Bexen Cardiorekin, boluntarioen kolektibo bati doako prestakuntza eskaintzeko, Errealitate Birtuala aplikatuta, pertsona horiek jasotako ezagutza lan-espazioan edo beste edozein lekutan aplikatu ahal izan ditzaten. Lehenengo proposamen honek 20 pertsona prestatu nahi ditu.
Erantzun azkarra emergentzia kasuetan
Urtero 17,5 milioi pertsona baino gehiago hiltzen dira mundu osoan gaixotasun kardiobaskularren ondorioz, eta gaur egun gaixotasun kardiobaskularrak dira Espainiako lehen heriotza-kausa. Ospitalez kanpoko bihotz-biriketako geldialdiek 30.000 heriotza eragiten dituzte urtean Espainian, eta biziraupenaren batez bestekoa % 10ekoa da. Euskadiko larrialdi-zerbitzuek hilean gutxi gorabehera ospitalez kanpoko 70 bihotz-arnas geldialdi artatzen dituztela uste da. Izan ere, bat-bateko bihotz-heriotza gehienak ospitale-ingurunetik kanpo gertatzen dira.
Horregatik, biziraupen handiagoa lortzeko modu bakarra biktimei tratamendu egokia eta goiztiarra ematea da, eta, horretarako, ezinbestekoa da herritarrek parte hartzea: geldialdi baten aurrean bizirauteko probabilitatea maximizatzeko, azkar eta eraginkortasunez erantzuteko gai den komunitate bat izan behar dugu. Ikerketek erakusten dutenaren arabera, komunitatearen parte-hartzeak nabarmen hobetzen du ospitalez kanpoko bihotz-biriketako geldialdiaren arreta.
Proiektu honek bizitza bat salbatzeko beharrezkoak diren ezagutzak emango dizkie boluntarioei.
IZEN-EMATEA: