Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
"Excellence in pharma innovation" saria jaso du Fagor Healthcarek
Osasun digitalaren eta farmaziaren alorrean erreferente den eta sektoreko teknologia entitate nagusiak biltzen dituen Health Revolution Congress topaketan egin da sari banaketa. Kooperatibako ordezkarien esanetan, aitortzak agerian uzten du Fagor Healthcarek farmazien eguneroko kudeaketa hobetzeko zereginean berrikuntzarekin eta irtenbide berrien garapenarekin duen “konpromiso sendoa”. Lan-taldea eskertu dute “emandako laguntzagatik”, eta haien teknologia babesten duten bezero, kolaboratzaile eta osasun-profesionalak, “eskainitako konfiantzagatik”.
Sariak bultzada berria dakarkio Fagor Healthcarek hasia duen bideari. Oro har, urteak daramatza botiken prestaketa eta kudeaketa automatizazioaren bidez eraldatzen, tratamenduen jarraipena errazten duten irtenbide integralak eskaintzeko xedez. “Faktore hori erabakigarria da edozein osasun esku hartzeren arrakastarako eta gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen bizi-kalitatea bermatzeko”, diote kooperatibatik.
Sariak bultzada berria dakarkio Fagor Healthcarek hasia duen bideari. Oro har, urteak daramatza botiken prestaketa eta kudeaketa automatizazioaren bidez eraldatzen, tratamenduen jarraipena errazten duten irtenbide integralak eskaintzeko xedez.
Besteren artean, haren produktu nagusienen artean den Dosifikazio Sistema Pertsonalizatuagatik jaso du saria Fagor Healthcarek. Zehatz esanda, harekin, botikak prestatzeko prozesua automatizatu eta digitalizatzen du, gaixoaren segurtasuna bermatu guran. Era berean, osasun digitalari loturiko eskaintza du kooperatibak, tartean, medikuaren jarraibideen kontrol zehatzagoa egiteko aukera ematen duen Whatsapp bidezko abisu-sistema automatizatua.