Irakurriena
- 1. MONDRAGONek 11.213 milioiko salmentak lortu zituen 2024an
- 2. “Kooperatibismoak enpresen arazo bertsuei, soluzio desberdinak ematen dizkie, pertsona erdigunean jartzen duelako”
- 3. Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak gradu amaierako euskarazko proiektuak saritu dituzte
- 4. Orbeak arrakasta lortu du Eurobike 2025 azokan, Muga 10 e-bike eta 2026rako gama berrituarekin
- 5. BGAEentzako fiskalitate berria. Nola eragingo dio zure pentsioari?
- 6. LKS Nextek Aitor Moreno batu du taldera, adimen artifizialean eta teknologia kuantikoetan erreferentea
Ondo merezitako omenaldia ULMA Taldeko jubilatuei
Ekainaren 7an, Zubikoa kiroldegian, ondo merezitako omenaldia jaso zuten ULMA Taldeko jubilatuek.

Guztira 240 jubilatu inguru gerturatu ziren Oñatiko Zubikoa kiroldegian ospatutako lagunarteko bazkarira. ULMA Taldeko presidenteak egin zien ongietorria, 'guzti guztiei eskerrak eman nahi dizkizuet, urte guztietan zehar egindako lanagatik' adierazi zien Raul Garciak. Ez zen aurreskurik falta izan, ezta omenaldi-bideorik eta saririk ere. Bukatzeko, AIKO taldearen emanaldiak borobildu zuen ekitaldia. Goizean, jubilatuek ULMA Taldeko zerbitzu zentralak bisitatu zituzten eta zenbait kooperatibetara ere gerturatu ziren 'orduko garaiak' gogoraraziz.