Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Uztailaren 23an amaituko da proiektuak aurkezteko epea Orklidea ekimenean
Datorren asteazkenean, hilaren 23an, amaituko da proiektuak aurkezteko epea Orklidea ekimenean. Gizarte eraldaketarako motor diren proiektuak bultzatzea du helburu Orkliren Orklidea ekimenak, eta horretarako, 50.000 euro banatuko ditu aurkeztutako bi proiektu onenen artean, A eta B kategorietan banatuta.
Ekimen honen bidez, komunitatetik sortutako proiektuak lagundu eta beraiekin lankidetzan aritu nahi du kooperatibak, bigarrenez. Izan ere, Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat egiteaz gain, Orkliko lan ildoekin ere bat egiten dute.
Euskal Herriaren garapena bultzatzen duten proiektuak lantzen dituzten erakundeak dira ekimen honen onuradunak. Orkliren arabera, onenen aukeraketa egiterakoan, kontuan hartuko da ere, inpaktua Euskal Herritik kanporakoa izan arren, Euskal Herrian antolatu eta garatu izana proiektua. Hala, proiektu onaradunek hiru betekizun bete beharko dituzte:
- Irabazi asmorik gabeko elkarte batek garatutako proiektua izatea.
- Jasotako dirua Euskal Herrian garatuko den proiektu batean erabiltzea.
- Proiektu izaera duen proposamena aurkeztea, elkartea beraren urteko jarduna ez delako diruz lagunduko.
Erakunde bakoitzak gehienez ere proiektu bat aurkeztu dezake kategoria bakoitzera. Urtero aurkezteko aukera ere izango du, bai erakundeak berak, eta baita proiektuak ere, beti ere, azken horrek bilakaeraren bat izan badu.
Deialdiari buruzko informazio gehiago lortzeko, entzun Rubén González Orklidea ekimenaren kudeatzailea TU Lankideren azken podcastean edo jo Orkliren ekintza sozialeko webgunera.