Irakurriena
- 1. Eroskik finantza egitura berrantolatu du, zorra merkeago birfinantzatuz
- 2. MONDRAGON Foroaren XIII. edizioak 400 lagun baino gehiago elkartu ditu Bilbon
- 3. Guido Agostinelli dibulgatzaile argentinarrak MONDRAGON bisitatu eta sareetan arrakasta lortu du milioitik gora ikustaldi lortuta
- 4. Azaroak Arizmendiarrieta ekarriko du gogora
- 5. Danobatgroupek Enpresa Berrikuntzaren Saria jaso du lidergo teknologikoan egindako 70 urteengatik
- 6. MONDRAGON errotuago Katalunian, Barcelona Circular proiektuan parte hartuz
TFG-TFM MONDRAGON Sariek talentua saritu dute inoizko parte-hartzerik handienarekin
MONDRAGON Korporazioak TFG-TFM MONDRAGON Sarien arrakasta ospatu du Bilbon, talentuaren bilaketa eta ahalduntzea helburu dituen ekitaldi batean. Laugarren edizio honek mugarri historikoa markatu du 340 proiektu jaso baititu, orain arteko zifrarik altuena.
Jardunaldiak 57 finalista eta kooperatibetako 47 profesional bildu ditu Bilbon, mundu akademikoaren eta enpresarialaren arteko zubi zuzena eraikitzeko diseinatutako topaketa batean
53 unibertsitate desberdinetako proiektuak jaso dira gaur egungo erronka nagusien bueltan, hala nola, osasuna eta zaintza, energia, digitalizazioa, finantzak edo pertsonen kudeaketa. Parte-hartze altuak gazteek eredu kooperatiboarekiko eta gizarte-eraginarekiko duten interesa berresten du, batez ere Euskal Herrian. Izan ere, aurkeztutako proiektuen %59 Euskal Herritik datoz, %38 Estatuko unibertsitateetatik, %2 Europatik eta %1 Europaz kanpoko zentroetatik.
Jardunaldiak 57 finalista eta kooperatibetako 47 profesional bildu ditu Bilbon, mundu akademikoaren eta enpresarialaren arteko zubi zuzena eraikitzeko diseinatutako topaketa batean. Kooperatibetako ordezkarien, epaimahaikideen, finalisten eta familiartekoen artean 140ren bat lagun elkartu dira egunean zehar. Elkar-sorkuntzarako espazio bat partekatu dute finalistek zein kooperatibetako ordezkariek, eta egokitu zaien eraldaketa esparruaren bueltako irtenbideak proposatzeko balio izan du topaketak batetik, eta bestetik, Bexen Cardio, Ikerlan eta Laboral Kutxa bertatik bertara bisitatzeko aukera ere izan dute.

Nerea Aranguren MONDRAGONeko presidenteordeak, ekitaldiaren mezu nagusia azpimarratu du. “Adimen artifizialak asko daki, baina bada zerbait inoiz izango ez duena: bizipenak. Eta, hain zuzen ere, esperientzia horiek interesatzen zaizkigu MONDRAGONen, adin eta leku guztietako pertsonak, motibazioz, helburuz eta ezagutzaz beteak. Sarien edizio bakoitzean kalitate eta maila handiagoarekin erakusten dizkiguzue ezaugarri horiek eta hori zoriontzekoa da.
Eguna sari-banaketarekin amaitu da eta bertan 26.250 € banatu dira 13 proiektu irabazleren artean. Bost kategoria nagusitan eta hiru zeharkakotan banatu dira, eta honako kooperatiba hauen babesa izan dute: Danobatgroup, Fagor Taldea, Laboral Kutxa, MONDRAGON Health, Ikerlan, Eika, Mundukide eta MONDRAGON Korporazioa bera. Epaimahai lanetan, gainera, kooperatiba, erakunde eta unibertsitate ezberdinetako 70 profesional batu dira.
Saritutako lanak
Eraldaketa digitalaren Danobatgroup saria: adimen artifiziala, automatizazioa eta robotika. Lehenengo saria: Jorge Arboleda Álvarez. AI for the Generation and Modification of Robotic Environments (École Nationale Supérieure de Mécanique et des Microtechniques). Bigarren Saria: Unai Mintegui del Olmo. Implementation of a Vendor Agnostic Multi-Robot Welding Cell Using ROS2. (Mondragon Unibertsitatea).
Pertsonengan oinarritutako Eraldaketaren MONDRAGON saria: talentua, aniztasuna eta inklusioa. Lehenengo saria: Jorge Castillo Gutierrez. Creación de una línea de negocio de carácter escalable en dmillennial rural projects y creación de impacto en el medio rural riojano (Mondragon Unibertsitatea). Bigarren saria: Antonio Lara Morcillo. Del estudio de arquitectura al ecosistema cooperativo: Amasce.coop como modelo vivo de transformación socioempresarial (Mondragon Unibertsitatea).
Eraldaketa energetiko-klimatikoaren Fagor Taldearen saria: deskarbonizazioa, ekonomia zirkularra eta neutraltasun klimatikoa. Lehenengo saria: Danel Madrazo Unanue. Transferentzia bidezko ikaskuntza tekniketan oinarritutako sodio-ioi baterien egoera-algoritmoak (Mondragon Unibertsitatea). Bigarren saria: Lander Gómez de la Cruz. Análisis y optimización bio-hidrodinámica mediante CFD de humedales artificiales para el control, tratamiento y reutilización de escorrentía urbana (Euskal Herriko Unibertsitatea).
MONDRAGON HEALTH saria osasunaren eta zaintzaren eraldaketari: osasuna, zaintza soziosanitarioak eta bioteknologia. Lehenengo saria: Javier Abasolo Esteban. Desarrollo de Biorreactores para Producción de Biofármacos Personalizados (Mondragon Unibertsitatea). Bigarren saria: Ana Vazquez Palomo. Modelo numérico del desarrollo del daño cerebral en la enfermedad de Alzheimer (Universidad de Oviedo).
Finantzak eraldatzeko Laboral Kutxa saria, gizartea eraldatzeko. Lehenengo saria: Pilar Clares Cervantes.Integración de autenticación multifactor como capa de seguridad en contratos multifirma sobre blockchain (Universidad Politécnica de Valencia). Bigarren saria: Luxi Zhou. Impacto de la Volatilidad del Mercado Inmobiliario en la Hipoteca Inversa (Universidad Carlos III de Madrid).
Ikerlan Saria proiektu berritzaileenari. Unai Laskurain Lauzirika. Ikasketa federatu bertikalean ekarpenen kalkulurako pribatutasuna zaintzeko metodo baten garapena (Mondragon Unibertsitatea).
Euskarazko proiektu onenaren Eika saria. Irune Palacios Orueta. Euskarazko Medikuntzaren Domeinuko Lehenengo Corpus Sintetikoaren Sorrera: Metodologia eta Hastapenak (Euskal Herriko Unibertsitatea).
Mundukide saria inpaktu sozial handiena duen proiektuari: Inor atzean utzi gabe. Maria Eugenia Ortega Cueto. Diseño de encaje de prótesis modular de miembro superior para zonas en vías de desarrollo (Deustuko Unibertsitatea).