SVAN Taldeko ordezkariek Sareteknika eta MONDRAGON bisitatu dituzte

SVAN taldeko ordezkariek Sareteknika eta Otalorako instalazioak bisitatu zituzten iragan asteartean. Lan-jardunaldiaren egitarauaren barne egin zuten bisita. Bi enpresak elkarlanean ari dira Aspes eta Fagor marken gama zuriko eta etxetresna elektrikoen linea merkaturatzen eta salmenta osteko zerbitzuetan.
Card image cap
SVAN Taldeko eta Sareteknikako ordezkariak Otaloran.
2025/11/27

Sareteknika kooperatibak Garaia Parke Teknologikoan (Arrasate, Gipuzkoa) dituen  instalazioak eta ekipoak ezagutzeaz gain, Esperientzia Kooperatiboa xehetasun gehiagoz ezagutzeko aukera izan zuten SVAN Taldeko ordezkariek. Izan ere, Otalorako (Aretxabaleta, Gipuzkoa) MONE espazioa bisitatu zuten. Harreman estua dute bi enpresetako ordezkariek eta Sareteknikako arduradunek "bi konpainien arteko lankidetza-aliantza indartzen jarraitzea" espero dute.

Harreman estua dute bi enpresetako ordezkariek eta Sareteknikako arduradunek "bi konpainien arteko lankidetza-aliantza indartzen jarraitzea" espero dute

Sareteknikari buruz

MONDRAGON Korporazioan integratutako kooperatiba da, eta salmenta ondorengo zerbitzu integralak eskaintzen ditu Espainian eta Portugalen. Etxetresna elektrikoetan, berokuntzan, aire girotuan eta aerotermian espezializatuta dago. Bere soluzioak contact center zerbitzuetatik, ordezko piezen hornidura eta banaketatik, konponketetatik bideratzen du Sareteknikak. Prozesu guztien kudeaketa integrala egiten duelarik. 150 zerbitzu-zentro baino gehiago ditu, eta 600 teknikari espezializatu baino gehiago, Espainiar Estatu osoan eta Portugalen laguntza ematen dutenak. Aspes markaren jabea ere bada, eta Fagor markako produktuak merkaturatzen ditu (lizentziapean) etxerako Konfortaren segmentuan.

SVAN taldeari buruz

Espainiako enpresa bat da, etxetresna elektrikoak eta produktu elektronikoak fabrikatzen eta merkaturatzen espezializatua. 2012an sortu zen eta Valentzian du egoitza. Svan, Aspes eta Hyundai marken pean jarduten du, eta hozkailuak, garbigailuak, labeak, telebistak eta etxetresna elektriko txikiak biltzen dituen katalogo zabala eskaintzen du. Bere berrikuntza eta hazkundeagatik aintzatetsia, CEPYME500 zerrendan sartu da Espainian proiekzio handiena duen konpainietako bat bezala; teknologian, eraginkortasun energetikoan eta zerbitzu teknikoan egindako apustuagatik nabarmenduz.

Etxetresnak elektrikoen salmenta osteko zerbitzua