Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea
Etxetresnak elektrikoen salmenta osteko zerbitzua
Konfort sektoreko produktuen merkaturatzea
Irakurriena
- 1. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 2. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 3. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 4. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 5. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 6. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
Salmenten Urteko I. Konbentzioan 2026ko hazkundea proiektatu du Fagor Comfort Solutions-ek
Joan den urtarrilaren 15ean, Fagor Comfort Solutionsek Otaloran egin zuen Salmenten Urteko I. Konbentzioa. Topaketa estrategiko horren ardatz nagusia 2026rako erronken proiekzioa izan zen, baita enpresaren produktuen katalogoan sartzen diren azken berrikuntza teknologikoen aurkezpena egitea ere.
Jardunaldia oso balantze positiboarekin amaitu zen, eta Fagor Comfort Solutionsek 2026rako zehaztutako hazkunde-erronka garrantzitsuak lortzea espero zuten
Jardunaldiak kutsu komertziala ez ezik, kohesio kulturala ere izan zuen ardatz. Bertaratutakoek MONE gunea bisitatzeko aukera izan zuten. Gune hori funtsezko geltokia da merkataritza-taldeko kide berriek — negozioa indartzeko eta hedatzeko estrategiaren barruan sartuta — MONDRAGON esperientziaren historia eta balioak zuzenean ezagutzeko aukera izan zezaten.
Berrikuntza eta teknologia Sareteknikan
Topaketa nagusiaren atarian, taldea Sareteknikak Garaia Berrikuntza Gunean dituen instalazioetara joan zen. Bertan, duela gutxi inauguratu den Living Lab-en (Acede Klusterraren berrikuntza-espazioan integratua) aurkezpen tekniko zehatzak eta entsegu-ekipamenduan erakustaldiak egin ziren, talde komertzialari produktu-gamaren kaudimen teknikoan sakontzeko aukera emanez.
Konbentzioa batasun sentimenduarekin eta balantze oso positiboarekin amaitu zen. Lantaldea indartuta eta bide-orri argiarekin, Fagor Comfort Solutionsek zehaztutako hazkunde-helburuak lortzeko beharrezkoa den konfiantzarekin egingo dio aurre 2026 urteari.