TUlankide MONDRAGON

Mundukidek lanean jarraitzen du munduko kaltetuenei laguntza eskaintzeko

2020/04/01

Arazo orokor honen aurrean, Euskal Herrian ezezik, presente dago, bere lankideen bitartez, Mozambiken, Etiopian, Brasilen, Kolonbian eta Ekuadorren.
Mundukidek lanean jarraitzen du munduko kaltetuenei laguntza eskaintzeko

Hauxe da Mundukidek argitaratu duen komunikatua, martxoaren 30eko datarekin:

Covid-19ak eragindako pandemiak, aurretik bizi izan ez dugun egoera baten aurrean kokatu gaitu. Horrelako ziurgabetasunak, alde batetik, tokiko agintarien gomendio eta arauak betetzera behartzen gaitu. Gizartearen parte gara, eta gure jokabidea eraikitzailea izan behar da guztion onerako.

Bigarrenik, osasuna zaindu behar dugu. Gurea, gure familiarena, talde eta erakundearena. Horrela gure gizartearen osasuna ere zaintzen lagunduko dugu.

Bestalde, larrialdi honek hartutako dimentsioagatik mundu guztiko pertsonei eragiten digu, hemengoa edo hangoa den ezberdindu gabe.

Aipatutako herrialde bakoitzean, eta gure bazkideak diren tokiko erakundeekin, lanean ari gara, osasun eta segurtasuna neurri guztiak hartuta, zaurgarrienak eta krisi honegatik kaltetuenak diren pertsonen ondoan egoteko

Azkenik, egoera honen aurrean pertsonekin daukagun konpromisoa behin eta berriz aldarrikatzeaz gain, lana eta elkartasunarekiko ditugun  baloreak gogoratu nahi ditugu, hauek baitira larrialdia garaitzeko bidea erakusten digutenak. Ziur gaude guztion artean lortuko dugula, Baina ez dugu ahaztu behar ELKARTASUNA ezin dela gelditu; ELKARTASUNAK LANEAN jarraitu behar duela.

Alarma egoera eta osasun-larrialdia ezarrita Mundukidek ondorengoa erabaki du:

  • Lanean jarraitzea, ELKARTASUNA ezin delako gelditu.
  • Batzorde Eskuordea izango da Mundukideren barruan Krisia Kudeatzeko ardura hartuko duen batzordea. Batzorde honek Mondragon, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia eta beste erakundeekin harreman jarraituan jardungo du.
  • Egoitza guztietan, talde-lana malgutasunez ezartzea, etxetik lan egin ahal izateko.
  • Ekintza publikoak,ikastaroak , mintegiak eta ekitaldiak bertan behera uztea.
  • Bilera presentzialak ekiditea.
  • Bestelako herrialdeetan dauden lankideen egoeraren berri izateko, hurbilekoa eta iraunkorra izango den jarraipena egitea.
  • Pertsona boluntarioen eta praktiketako ikasleen aurrez aurreko jarduera bertan behera uztea.
  • Kanpoko norbaitek Mundukiderekin harremanetan jarri nahi izanez gero 605728258 telefonoa edo mundukide@mundukide.org korreo elektronikoa eskeintzea.
Eguraldia
Larunbata 26 Min: 10
Max: 17
Igandea 27 Min: 8
Max: 17
Astelehena 28 Min: 10
Max: 18
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak