Irakurriena
- 1. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 2. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 3. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 4. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 5. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 6. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
Hamargarren Lasterketa Solidarioan parte hartzeko izen ematea zabaldu du Mundukidek
Datorren urriaren 19an egingo du hamargarren Lasterketa Solidario Mundukide Fundazioak Aretxabaletako Urkulu urtegian, eta zabalik da jada izen ematea, bere webgunean. Eman pausoa! lelopean, azken hamarkadan jarraitu ohi duen dinamika errepikatuko du, kategoria edo modalitate desberdinekin:
- 10:00etan, gazteen lasterketak - 2008 eta 2016 urteen artean jaiotako gazteentzat
- 10:30ean, oinezkoa eta nordikoa - Publiko guztiarentzat
- 11:00etan, kooperatiben arteko taldekako lasterketa - Hiru pertsonako taldeak
Parte hartzaileek, gainera, eskuragarri dute dagoeneko Athlon kooperatibak prestatutako entrenamendu plana.
Hamarkada bateko ibilbidea eginda, Mundukideren Lasterketa Solidarioa erreferente bihurtu da kooperatiben eta herritarren arteko topagune gisa, elkartasuna, talde-lana eta konpromiso globala bezalako balioak sustatuta.
Izan ere, fundazioak azaldu duenez, langileen lana duintzeko eta baliabideak, prestakuntza eta laguntza eskaintzeko sortu zen Mundukide, eta “horregatik da garrantzitsua parte hartzaileen pauso bakoitza, lasterketako kilometro bakoitza aukera berri bat delako, kilometro bakoitzak benetako lankidetza proiektuak laguntzen dituelako”.
