Mundukide, 20 urte elkartasun kooperatiboa sustatzen

Afrikan, Etiopian eta Malawin programa berriak jarriko dira martxan. Eta Kolonbian eta Ekuadorren ere bide beretik jarraituko dute.
2019/04/12

20 urte pasa dira kooperatibetako langileak izateaz gain denbora librean ONGtan boluntario moduan ari ziren hainbat pertsonen ekimenez Mundukide sortu zenetik.Proiektu txikiez haratago, eragin handiagoa izango zuten proiektuak martxan ipini beharra sentitzen zutelako. Eta horrela Mondragonera hurbildu ziren, proposamena egin eta Mundukide sortu zen ONG eta kooperatiben artean jaiotako erakundea. Horrela azaldu zuen prentsaurrekoan, Raul García Díaz-ek, egungo Mundukideren lehendakaria.

Mundukide-20 urte-Brasil

Urte hauetako errepasoa egiterakoan Raul Garcíak pertsonen eta balore kooperatiboen garrantzia azpimarratu zuen.

10 herrialdeetan lan egin du Mundukidek, 250 pertsona aritu dira zeregin honetan langile eta boluntarioak kontutan hartuta, hegoaldeko 300 elkarte baino gehiagorekin. 2018ko lana 75.000 pertsonen bizitzetan eragina izan zuen.

Hala ere asko dago egiteko. Alde batetik, egun gertatzen ari den aberastasunaren konzentrazioak gutxi batzuen eskuetan, pertsonen arteko desberdintasunak handitzen ditu, bestetik, klima aldaketak agerian utzi ditu planetaren aurkako mehatxuak eta azkenik, migrazio krisia. Egoera honen aurrean, Leire Mugerza Garatek, lehendakariordeak, hurrengo urteetarako erronka nagusiak azpimarratu zituen.

Mundukidek hurrengo hiru urteetan Brasilen eta Mozambiken jarduera handituko du bi herrialde hauetan bizi den egoera kontutan hartuta. Horietaz gain, Afrikan Etiopian eta Malawin programa berriak martxan ipiniko dituzte, eta Amerikan aldiz, Kolonbian hasi dira lanean eta Ekuadorrera ere joango dira.

Hegoaldeko herrialdeetan egiten duten lanarekin batera, gure gizartean ere aldaketak sustatu nahi ditu eta horretarako Kooperatibekin eta baita Hezkuntza alorreko Mondragon Unibertsitatearekin eta Arizmendi Ikastolarekin lanean hasiko da. Aldi berean, emakumeak indartzeko konpromisoa hartuko du Mundukidek. Bere erakundean, hegoaldeko programetan  eta lan egiten duen erakundeekin genero ekitatea indartuz.

Azkenik, Josu Urrutia Beristain, zuzendariak, eskerrak eman zituen urte hauetan Mundukideren bidelagun izandako guztiei: kooperatibak, boluntario, kooperante, langile, finantziadore eta erakunde publikoak. Persona eta erakunde guzti hauekin eta baita ere 20 urte hauetan hegoaldeko izandako bazkideekin ospakizun bat antolatuko dutela azaroaren 7an Arrasateko Kultur Aten aurreratu du. 

Mundukide

Mundukide-20 urte-Brasil

1999an sortu zen, MONDRAGONeko kooperatiben babesarekin. Gure lana, Hegoaldeko herrien garapena autogestionarioa eta integrala laguntzera ezezik, gure gizartean aldaketak sustatzera ere bideratzen da.

Helburu horiekin, Hegoaldean bi lankidetza programekin lan egiten dugu.

1) Eskualdeko garapen soziekonomikoa. Pertsonen gaitasunak sendotez, garapen pertsonala eta komunitarioa indartzeko. Azpiegiturak eta nekazal garapena sustatuz. Egun, 45.000 pertsonekin ari gara lanean Mozambiken ildo honetan, eta Etiopian eta Malawin programak martxan ipiniko ditugu.

2) Erakundeak eta Gizarte ekonomia sendotzea. Lidergotza sendoa eta eraldaketa sozialerako bokazioa duten talde egituratuetan, empresa arloa, antolaketa eta kooperatibagintza indartuko duten programekin. Gaur egun, lan hau Brasilen eta Kolonbian egiten dugu 30.000 pertsonekin Formakuntza, Ekimen berrien sorreran laguntza, eta empresa social eta kooperatibei aholkularitza ematen. Laster Ekuadorren ere horrelako beste programa bat jarriko dugu martxan.