Irakurriena
- 1. Sormenaren festa, Ikus-entzunezko Komunikazioko gradu amaierako lanen aurkezpenean
- 2. Fagor Ederlan Taldeak Ipar Amerikako Regen Aluminum enpresaren %51 eskuratu du
- 3. Zabalik da TFG-TFM MONDRAGON Sarien 2025eko deialdia
- 4. Etxebizitza eraginkorrago bat lortzeko bero-ponpen tokiko ekoizpena indartu du Domusa Teknikek
- 5. Batzar Nagusiak, komunikazioa eta elkarlana indartzeko espazio
- 6. Erretiratutako langileekin harremanak sendotzen jarraitzen du Ikerlanek
Lehenengo ASETT foroa, ate joka

Donostian ospatuko da Nazioarteko lehenengo ASETT Foroa. Modu horretan, ekonomia sozialak duen eginkizunari buruzko eztabaidaren topagune bilakatuko da Gipuzkoako hiriburua, desberdintasunen murrizketaren inguruko gaietan batetik, eta gizarteratzean zein laneratzean bestetik. Topaketak, ekonomia sozialeko 400 lagun baino gehiago elkartuko ditu: erakundeetako ordezkariak, nazioarteko erreferenteak. Etorkizun integratzaileago baterako ekintza-ildoak zehaztea izango du helburu.
Maiatzaren 27an, 28an, 29an eta 30ean egingo dira ekitaldiak, eta horiek izango dira Abangoardiako Hub-aren nazioarteko irekieraren abiapuntua. MONDRAGONek parte hartzen du antolaketan.
Jarduera propioak eta osagarriak dituen programa zabala
ASETT Nazioarteko Lehen Foroak ekitaldi desberdinak biltzen ditu programan: osoko bilkurak, eztabaida eta networking guneak, kultura jarduerak eta enpresetara bisitak. ASETTek ekonomia sozial eta inklusibo bat maila globalean sustatzeko espazioa eskainiko du.
Osoko bilkuretan eta mahai-inguruetan Nazioarteko Aholku Batzordeko kideek parte hartuko dute. OIT, Nazio Batuak, OCDE, Europako Parlamentua, Oxfam Intermon eta hainbat herrialdetako gobernuetako ordezkariek osatzen dute Nazioarteko Aholku Batzordea.
ASETT Nazioarteko Lehen Foroaren harira ere beste jarduera osagarri batzuk programatu dira: Euskadiko Kooperatiben Kontseiluaren Denon Artean sari banaketa ekitaldia (maiatzaren 28an, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, 18:00etan) eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren musika ekitaldia. Fernando Velázquez konpositorearen gidaritzapean, Sinfonia Kooperatiboa interpretatuko da. Aurrez eskatu behar da kontzerturako sarrera.
ASETT
ASETTek (Arizmendiarrieta Social Economy Think Tank) gizarte-eraldaketaren sustatzaile erreferentearen izena hartu du, Jose Maria Arizmendiarrietarena. ASETTek gizarte-ekonomiaren azterketan eta sustapenean erreferente global gisa ezarri nahi du, gizarteratzearen eta lan ezberdintasunak murriztearen esparruan aplika daitezkeen irtenbideak emateko bitartekari.