Irakurriena
- 1. AMETS Power Electronics sortu dute MONDRAGONek eta Artechek potentzia-elektronika sustatzeko
- 2. BGAEentzako fiskalitate berria. Nola eragingo dio zure pentsioari?
- 3. LKS Nextek Aitor Moreno batu du taldera, adimen artifizialean eta teknologia kuantikoetan erreferentea
- 4. Joxe Azurmendi hil da, “El hombre Cooperativo” lanaren egilea
- 5. Kooperatibetako barne komunikazioa irauliz
- 6. “Kooperatibismoak enpresen arazo bertsuei, soluzio desberdinak ematen dizkie, pertsona erdigunean jartzen duelako”
Izan zaitez boluntario MicroFLL MONDRAGON-INNOBASQUE torneoan
MONDRAGON eta Innobasquek Micro FLL MONDRAGON–INNOBASQUE torneoa antolatzen ari gara gure inguruko 10 eta 16 urte bitarteko gazteei gaitasun zein bokazio zientifiko teknologikoen garapenean laguntzeko asmoz. Horregatik, hurrengo urtarrilaren 19an era aktiboan boluntario bezala parte hartu ezazun animatu nahi zaitugu.
MicroFLL hau handi egin nahi dugu eta horretarako 50 boluntario behar ditugu. Hauetako bat izan nahi baduzu, eman izena HEMEN.
Inspirazio iturri bat
First Lego League gaur egun 90 herrialdeetan zehar 500 mila gazte inguru batzen duen heziketa programa internazional bat da. Honen baitan antolatuko da MicroFLL MONDRAGON-INNOBASQUE torneoa Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Iturripeko Campusean, bertan Euskal Herriko ikasleen artean gaitasun teknologiko eta zientifikoekiko interesa aktibatu nahi dugu.