Loramendi eta Aurrenak-ek indarrak batu eta proiektu komunak garatzen dituzte

Bi kooperatibak kolaborazio-prozesuan murgilduta daude, eta lankidetza areagotzearen aldeko apustua egin dute. Gaur egun, punta-puntako bezeroentzat 5 proiektu garatzen dituzte elkarrekin.
Card image cap
Loramendi & Aurrenak taldea, boxer motorrak egiteko makinaren ondoan.
2021/10/26

Aurrenak eta Loramendi kooperatibek, biak Gasteizen kokatuak, bilakaera paraleloa izan dute historikoki, bezero komunak eta proiektu bateratuak partekatuz. Produktu osagarriekin, eskaintza integratu bat dute, bezeroei irtenbide oso bat eskaintzeko, kalitate handiko azken produktua lortzeko makinak eta tresnak barne.

Bi enpresen sinergiek prozesu osoa menderatzea eta soluzio berriak batera garatzea ahalbidetzen dute, eta proiektuen hasierako faseetan sartzea errazten dute (piezen diseinua, prototipoak, prozesu berrien garapena, etab.), etorkizuneko ekoizpen proiektuetarako posizionamendua hobetuz, bai tresnei bai instalazioei dagokienez.

Bestalde, MONDRAGON Automozioak Loramendi-Aurrenak proiektua etorkizuneko erronketarako traktore gisa definitzen du. Hala nola, automobilgintzaren alorrean, konbustio-motorraren eta elektrikoaren arteko trantsizioak baldintzatuko duena.

Lankidetza

2020ko martxoan, Joseba Goitia buru zela, bi kooperatiben arteko lankidetza-prozesuaren etapa berri bati ekin zitzaion: kolaborazioa areagotzearen aldeko apustua egin zen, lehentasuna emanez etorkizuneko merkatu eta produktuen estrategia bateratuari, eta sinergiak bultzatu ziren arlo guztietan. “Bi kooperatibetako bazkideek lankidetza horren alde egiten dute eta hori bultzada garrantzitsua da etorkizuneko ziurgabetasunei talde sendo eta batuarekin aurre egiteko. Proiektu honen bidez, soluzio osoak eta zerbitzu hobea eskaini nahi dizkiogu bezeroari, galdaketa-sektorean munduko lidergoari eusten laguntzeko. Gaur egun, punta-puntako bezero zorrotzekin 5 proiektu bateratu ditugu” gehitu du Goitiak.

IMG_4973.jpg

Porsche proiektua

Proiektu horietako bat Porsche-ren errekuntza-motorraren azken belaunaldia izan daiteke: Alemaniako KS enpresak eskatuta boxer motorrak fabrikatzeko bi makina handi, Porsche bezero dutenak.

Proiektu honetan, Aurrenak ar-paketeen diseinuaz arduratu da, eta Loramendik, berriz, makinak egin ditu.

“Proiektu konplexua da, eta erronka handia ekarri die bai kooperatibei bai bezeroei. 21 hareazko ar dituen paketea garatu dugu. Mihiztatu ondoren, aluminiozko bloke motorra urtzeko erabiltzen den moldea sartzen dute. Irtenbide osoak, jauzi teknologikoa ere ekarri duena”.

Etorkizuneko proiektuak

Sektorearen etorkizuna errekuntza-motorra motor elektrikora aldatzeak baldintzatuko du. Bi kooperatibak dagoeneko lanean ari dira etorkizuneko aldaketei aurrea hartuko dien negozio-eredua zehazteko. “Azken batean, aldaketa hori aukera gisa hartu behar dugu, ez mehatxu gisa. Etorkizunari begira lotura positiboak sortu nahi ditugu, elkarrekin proiektu hobeak sortzen baititugu, gure bezeroek eskatuta”.

Bestalde, bi kooperatibak aitzindariak dira nazioartekotze-prozesuan, eta berezko ezarpenak dituzte 7 herrialdetan: AEB, Mexiko, Alemania, Frantzia, Errusia, Txina eta India. Produkzioaren zati handi bat kanpora esportatzen dute, BMW, Volkswagen, Daimler, Renault, Nissan edo General Motors bezalako bezero garrantzitsuekin batera lan eginez.

Pieza konplexuak fabrikatzeko tresneriaren garapena, diseinua eta fabrikazioa

Galdaketa makinaria fabrikatzeko irtenbideak