Aurtengo Komunikaldian ikus-entzunezkoak nola zabaldu aztertuko da

Martxoaren 9an egingo da, Garaia Berrikuntza gunean. "Nola eman aterabidea egindako ikus-entzunezkoari?" izenburuko jardunaldian, ikus-entzunezko komunikazio esparruko profesionalek eta ikasle ohiek partekatuko dituzte bizi izandako lan esperientziak.
Card image cap
2016/03/04

Jardunaldia irekia da, baina interesatuek aldez aurretik izena eman beharko dute Komunikaldian izateko.

Aurtengo edizioaren helburua da ikus-entzunezkoan arloan dauden aterabide profesionalen gainean hausnartzea eta bertatik bertara ezagutzea arlo horretako profesionalek eta ikasle ohiek izandako bizipenak.

EGITARAUA

  • 09:15-09:30 Aurkezpena eta ongietorria Bixente Atxa (Mondragon Unibertsitateko errektorea).
  • 09:30-10:00 Leire Apellaniz (Sr. & Sra. ekoiztetxeko partaidea).
  • 10:00-10:30 Usoa Urbieta (Zinema aretoetako programatzailea).
  • 10:30-11:00 Iñaki Gomez (Irusoin ekoiztetxeko zuzendaritzako partaidea).
  • 11:00-11:30 Atsedena.
  • Fakultateko ikasle ohien testigantzak:
  • 11:30-12:00 Mikel Alvarez (Katihotsak-eko kidea).
  • 12:00-12:30 Kepa Matxain (Hiru Damatxo-ko partaidea).
  • 12:30-13:00 Lander Iruin (Kazetaria).
  • 13:00-13:30 Galderen txanda.

Ekitaldia irekia eta doakoa da baina, parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da; bi modu daude horretarako:

  • Posta elektronikoa: harrera.huhezi@mondragon.edu
  • Telefonoa: 943 71 41 57

Humanitate eta heziketa zientzien fakultatea